Rocky IV

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

Rocky IV 1985ko Sylvester Stallone estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako filma bat da. Sylvester Stallone, Talia Shire, Burt Young, Carl Weathers, Brigitte Nielsen eta Dolph Lundgren aktoreek antzeztu zuten.

Filma 1980ko hamarkadan eta Gerra Hotzaren amaieraldean girotua dago, eta AEB eta Sobietar Batasunaren norgehiagoka boxeo mundura eraman zuen.

1976ko Rocky, 1979ko Rocky II eta Rocky III (1982) filmeen jarraipena da, beste bi filmek jarraitu zuten: Rocky V (1990) eta Rocky Balboa (2006). Azken eszenan Rocky Balboak garaipena lortu ostean ohiukatzen dituen hitzak bakea eta elkar ulertzearen gorazarre garbia dira: Denak alda gaitezke!", "Hemen bi gizaseme elkar hiltzen aritu dira; 20 milioi lagun elkar hiltzen aritzea baina hobe dela uste dut". Moskuko borrokan dauden sobietar ikusle guztiek txalokatuko dut, baita politikariek, tartean itxuraz Gorbatxov bera dirudien batek ere bai.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rocky Balboa (Sylvester Stallone) jende guztiak goraipatzen duen munduko txapelduna etxalde bikain batean bizitzeaz gain onena dela inork ez du zalantzan jartzen, baina lasaitasun hau sobietar konpainia batek Olinpiar Jokoetako boxeoko urrezko domina den eta AEBetan barna sobietar ordezkaritza batekin erakustaldiak burutzen ari den Ivan Drago (Dolph Lundgren) sobietar boxeolari izugarriaren aurka borrokatzeko erronka luzatzen dionean apurtuko da, izan ere, anabolizante eta beste osagai artifizialen bidez edozein boxeolarik baina indar gehiago bereganatu eta 100 borroka amateur segidan irabazi ditu. Aurretik Rockyren adiskidea den Apollo Creed (Carl Weathers) boxeolari erretiratua munduko txapeldun orde izaki eta sobietarra menderatuko duelakoaren ustez onartuko du, baina Las Vegas hiriko hotelean ospatutako borrokan Dragok Apollori sekulako jipoia eman ondorn, jo eta azken kolpe izugarri batez lurreratu eta ikusle harrituen begirapean txapeldun ordea seko hilik geldituko da. Gertaera beldurgarri honen aurrean, Rockyk bere adiskide hil berria mendekatzeko asmoz Dragorekin borrokatzea erabakiko du, baina Apolloren heriotza dela eta sobietar ordezkaritzak heriotz mehatxuak jaso dituenez, Rocky eta Dragoren borroka Moskun burutzea adostu da.

Aktoreak

Saila

Kanpo loturak