Rodrigues

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodrigues uhartearen kostaldea, Pointe Cotondik ikusita

Rodrigues Indiako ozeanoko uharte bat da, 2001az geroztik Maurizioko Errepublikako zati erdi autonomoa dena. Izena Diogo Rodrigues exploratzaile portugaldarra datorkio.

37.922 biztanle ditu (2011), 14 herritan. Tokiko hizkuntza frantses kreolea da. Hiriburua Port Mathurin da. Ekonomia arrantzan nekazaritzan eta turismoan oinarrituta dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodrigues uhartea.

Rodrigues 1,5 miloi urteko uhartea da; sumendizko ‘Mascarene Plateau’ gainean jaioa.

Rodrigues, Maurizio ekialdeko 560 kilometrotara datza. Hegoaldeko 19°40/19°46 paraleloetan eta ekialdeko 63°20/63°30 meridianoetan.

Zabaleraz 108 km2 ditu. Uharte menditsua da; puntu altuena (398m) Mountain Limon dago. Koralezko uharriak inguruan ditu Rodriguesek 18 uhartetxoekin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtaroak daude: aro hezeena (urtarrila-martxoan batez ere) beroko 25,9 inguru graduekin, zikloien arriskuekin, eta aro lehorrena (abuztu-urriko aldean) 22,3 graduekin

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte isolatua izanez zenbait espezie endemikoak zituen Rodriguesek, baina XVII. mendetik batzuk desagertu dira. Babesa emateko babesgune batzuk daude orain: Grande Montagne (14 ha), Anse Quitor (10 ha) eta bi uhartetxo: Ile aux Sables (8 ha) eta Ile aux Cocos (14.4 ha).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste nabigatzaileen gain, portugaldarrak heldu ziren XVI. mendeko hasieran eta Rodrigues izena eman diote

XVII. mendean holandarrek eta frantsesek uhartean finkatzeko saiakerak egin zuten. Azkenean frantsesetarako zen. Haiek mendebaldeko uhartetatik esklabuak ekarri zituzten bere plantazioetarako; han dago populazioaren jatorria.

1809an, napoleon gudetan, britainarrek Rodrigues bereganatu zuten. Haien menpean esklabutza desagertu zen. 1883n Krakatoaren estanda entzun zen Rodriguesen (4800 km urrun).

Rodrigues Regional Assembly

2001eko azaroaren 20an Maurizioko Asanblea Nazionalak autonomia eman zion Rodriguesi


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodrigues Aldatu lotura Wikidatan