Maurizio
- Artikulu hau Indiako Ozeanoko Estatuari eta uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Maurizio (argipen).
| Maurizioko Errepublika Republic of Mauritius Republik Moris République de Maurice |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: "Stella Clavisque Maris Indici" (Latinez: Indiako Ozeanoaren Izar eta Giltza) | |||
| Nazio ereserkia: Motherland |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Port Louis 20°10′S 57°31′E / 20.167°S 57.517°E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa1 | ||
| Gobernua
Presidentea
Lehen ministroa |
Errepublika parlamentarioa Anerood Jugnauth Navinchandra Ramgoolam |
||
| Independentzia Erresuma Batuatik |
1968ko martxoaren 12 | ||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
2.040 km² (179) % 0,05 |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2008)
• Dentsitatea Herritarra |
1.288.000 (151) 631,4 biztanle/km² (18) mauriziar |
||
| Dirua | Mauriziar errupia (MUR) |
||
| Ordu eremua | MUT (UTC +4) | ||
| Interneteko domeinua | .mu | ||
| Telefono aurrezenbakia | +230 |
||
|
1 Legez, ingelesa da hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, erabilera zabala dute Maurizioko kreolerak eta frantsesak.[1]
|
|||
Maurizio Afrikako hego-ekialdean kokatuta dagoen uharte estatua da, eta estatu horretako uharte nagusia ere. Herrialdeko hiriburua Port Louis da.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
| Atal honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Madagaskareko 900 km. ekialdean, dago Maurizio, Maskareinak taldean (Reunion 250 km.tara). Uharte nagusiak 1865 km² ditu zabaleraz, hau da estatuaren % 90a. Ekialderantz Rodrigues uhartea, eta iparralderantz Cargados Carajos eta Agalega uharteak daude.
Uharte bolkanikoa da Maurizio. Leku altuena (828 m) 'Piton de la Petite Rivière Noire' da hego-ekialdean.
Klima tropikala da, hego-ekialdeko alisioen bidez epelduta. 'Negua', maiatzatik azaroarte, denboraldi lehorra da; eta 'uda', azarotik maiatzerarte, euritsua eta noizean behin zikloiekin.
Ipar-mendebaleko kostaldean Port-Louis hiriburua dago. Beste hiri handiak: Curepipe (erdialdean), Vacoas-Phœnix, Quatre Bornes, Rose-Hill et Beau-Bassin. Mahébourg (hego-ekialdean) ez da oso handia, hala ere Plaisance-Sir Seewoosagur Ramgoolam nazioarteko aireportuaren ondoan dago.
Ekonomia[aldatu]
| Atal honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Azukre-kanabera izan zen eta oraindik da ekoizpen garrantzitsua; nekazaritzarako lurra % 90, eta kanpoko ordainsarien %25a. Hala ere, 1999ko lehortetik, ekoizpen bakarrean dagoen arriskua kontuan hartuta, gobernuak kanpoko inbertsioak bilatu du eta orain nahiko sozietate offshore daude uhartean gehienez India eta Hegoafrikarekin merkataritzan eta finantzetan lotuta.
Turismoa da egunean ekonomiaren beste zutabea. Milaka turistak heltzen dira Mauriziora; horretarako ehun bat hotel daude uhartean.
Historia[aldatu]
| Atal honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
V mendetik marinel arabiarrak heldu ziren Mauriziora (haientzat Dina Arobi) baina ez ziren finkatu; gero 1505ean Indiarako bidean portugaldarrak Cirné izena erabiltzen. 1598 Herbeheretatik heldu zirenek Mauritius izena eman zuten Nassaueko Mauritius printzearen ohorez; haiek uhartean finkatu zuten.
1715ean Frantziako kontrolpean geratu zen Guillaume Dufresne d'Arsel bidez beste izenarekin Île de France (Frantziako uhartea). Frantziaren menpean azukre-kanabera zabaldu zen, eta horretarako esklabo asko ekarri zituzten Madagaskar eta Afrikako ekialdetik batez ere. Esklabo haietatik dator gaurko populazio zati handiena (kreoleak).
Populazioarekin batera, zerbait animaliak amaitu ziren, haien artean dodoa uhartearen egungo sinboloa.
1810 hamarkadan, nahiz eta itsasoan 'Grand Port'en frantsesak garaile izanez, britainarrek uhartea menperatu zuten eta izen zaharra emten zuten: Mauritius (hau da Maurizio)
1835-1839ean esklabutza kendu zen; esklabo libreak ez ziren gehienetan haien maisuekin lan egiteko gustokoak, eta britainarrak Indiarantz joan ziren langillen bila; hortik dator beste populaziokaren zati handia.
1958an demokrazia heldu zen uhartera, eta 1967-1968an independentzia britainar 'Commonwealth'eko barruan; azkenean 1992-martx.-12etan errepublika.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Maurizio uhartea bederatzi barrrutitan banatuta dago:
- Black River (hiriburua: Bambous)
- Flacq (hiriburua: Centre de Flacq)
- Grand Port (hiriburua: Mahébourg)
- Moka (hiriburua: Quartier Militaire)
- Pamplemousses (hiriburua: Triolet)
- Plaines Wilhems (hiriburua: Beau Bassin eta Rose Hill, Phoenix)
- Port Louis (Maurizioko hiriburua)
- Rivière du Rempart (hiriburua: Mapou)
- Savanne (hiriburua: Souillac)
Barrutiez gain, ondorengo hiru dependentziak ditu:
Mauriziok beretzat aldarrikatzen ditu ondorengo lurralde hauek:
- Tromelin uhartea: gaur egun Frantziaren agindupeko lurraldea da.
- Chagos artxipielagoa: gaur egun Erresuma Batuaren agindupeko lurraldea da, Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldean.
Hizkuntzak[aldatu]
Mauriziar gehienak elebidunak dira, edo are hirueledunak ere.[2]
- Hizkuntza nagusiak: Maurizioko kreolera, frantsesa eta ingelesa. Biztanle guztiek dakite hizkuntza nagusi horietako bat behintzat. Konstituzioak ez du Estatuko hizkuntza ofizialik ezarri, baina zehazten du ingelesa jakin behar dela Parlamentuko kide izateko (Konstituzioko 33. artikuluko b) idatz zatia), eta ingelesa izango dela Parlamentuko hizkuntza ofiziala (Konstituzioko 49. artikulua); bestalde, Parlamentuari frantsesez hitz egiteko eskubidea dute parlamentuko kideek (Konstituzioko 49. artikulua).[3] Dena dela, ingelesa erabili ohi da Maurizioko hizkuntza ofizialtzat, eta Administrazioko eta epaitegietako hizkuntzatzat. Maurizioko kreolera erabili ohi da komunitate ezberdinen artean elkar ulertzeko eta lagunarteko hizketarako. Ingelesa eta —neurri txikiagoan— frantsesa dira erabilienak ikastetxeetan, biak goi mailako hizkuntzatzat hartzen baitira Maurizion. Frantsesa da erabiliena negozioetako goi mailako arloetan (adibidez, hornitzaile-erosle harremanetan) eta kreolera behe mailakoetan eta lankide artean. Orobat, frantsesa da erabiliena literaturagintzan eta hedabideetan.[4] Mauriziarren % 90ek badakite kreoleraz; kreolera jo ohi da Maurizioko bertako hizkuntzatzat, eta lagunartean gehien erabiltzen den hizkuntza da. XVIII. mendean sortu zuten Afrikatik ekarritako esklaboek, euren artean eta euren ugazabekin komunikatu ahal izateko,[5] eta batez ere frantsesean dago oinarrituta.[6]
- Beste hizkuntza batzuk: bojpuria, telugua, hindia, tamilera, maratheraa, urdua, hakka (txineraren dialekto bat) eta gujaratera (Indiatik etorritako lehenengo gizon-emakumeek hitz egiten zituzten hizkuntzen nahastura) ere hitz egiten dira Maurizion.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Maurizioko hizkuntzari buruzko orria, Maurizioko Gobernuaren webgunean.
- ↑ Briefing on the Mauritian International Arbitration Act, Maurizioko Gobernuaren webgunetik 2010-08-04an hartua.
- ↑ «The Constitution», Maurizioko Gobernuaren webgunean.
- ↑ Eugene Chiba (2006): «English Usage in Mauritius», Computing in the Humanities and Social Sciences; Faculty of Arts and Sciences; University of Toronto.
- ↑ «Mauritius», 2002 Manchester; the XVII Commonwealth Games.
- ↑ J. Holm: Pidgins and Creoles, Cambridge University Press, 1989, New York. ISBN 978-0-521-35940-5.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Maurizioko Gobernua
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- (Ingelesez)(Frantsesez) Maurizioko turismo webgunea
| Commonwealtheko estatu kideak | ||
|---|---|---|
| Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji • Gambia • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Maldivak • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre | ||
|
|||||||||||||||||||||||
