Roma città aperta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roma città aperta
Datuak
Jatorrizko izenburua Roma città aperta
Izenburua euskaraz Erroma hiri irekia
Urtea 1945
Estreinaldia 1945eko irailaren 12a
Generoa Drama
Herrialdea ItaliaItalia
Iraupena 105 minutu
Banatzailea Minerva Film Spa
Zuzendaria
Roberto Rossellini
Ekoizleak
Giuseppe Amato
Ferruccio De Martino
Roberto Rossellini
Gidoilariak
Federico Fellini
Tonino Guerra
Aktoreak
Anna Magnani
Aldo Fabrizi
Marcello Plagiero
Nando Bruno
Harry Feist
Musikagileak
Renzo Rosselini
Argazkilariak
Ubaldo Arata
Jatorrizko hizkuntza
Italiera, alemana
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa

Roma, città aperta (euskaraz "Erroma, hiri irekia") 1945eko Roberto Rossellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Ladri di biciclette ("Bizikleten lapurra") filmarekin batera italiar neoerrealismoaren maisulantzat jo ohi da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1943-1944, Erroma hiria Bigarren Mundu Gerra garaia, nazien aurkako erresistentziarekin lotutako hainbat pertsona agertzen dira. Okupazioan zehar, Aita Pietrok partisanoei babes eman die, tartean ingeniari komunista bat: Manfredi. Pina, herriko emakume bat, erresistentziaren alde borrokatzen ari den tipografo baten neskalaguna da. Poliziak mutilaguna atxilotzean, Pinak atsekabeturik tipografoa daraman kamioiari jarraitzen dio, baina ametragailuen tiroen ondorioz bere seme txikiaren aurrean hiltzen da. Handik gutxira, Aita Pietro eta ingenieria ere -azken hau bere maitale ohiak traizionatua- atxilotzen dituzte. Manfredi, alemaniarrek bere erresistentziako kideak salatu ditzan egindako torturen ondorioz hiltzen da. Aita Pietrok ere patu berbera du: parrokiako haurren begiradapean fusilatzen dute, tartean Pinaren mutiko umezurtza dagoelarik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aldo Fabrizi: Aita Pietro Pellegrini.
  • Anna Magnani: Pina.
  • Marcello Pagliero: Giorgio Manfredi, ezizenez Luigi Ferraris.
  • Vito Annicchiarico: Marcello, Pinaren semea.
  • Nando Bruno: Agostino, sakristua.
  • Harry Feist: Bergmann maiorra.
  • Giovanna Galletti: Ingrid.
  • Francesco Grandjacquet: Francesco.
  • Eduardo Passarelli: auzoko poliziaren sarjentua.
  • Maria Michi: Marina Mari.
  • Carla Rovere: Lauretta, Pinaren ahizpa.
  • Carlo Sindici: poliziako buruzagia.
  • Joop van Hulzen: Hartmann, alemaniar jenerala.
  • Ákos Tolnay: austriar desertorea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]