Rosamunda
Wikipedia(e)tik
Rosamunda, VI. mendeko printzesa gepido bat izan zen. Kunimundo errege gepidoaren alaba, hau garaitu zuen lonbardiarren Alboino erregearen emaztea izan zen. Tradizioaren arabera, bere senarraren erahilketaren sustatzailea izan zen mendekuagatik, garaipenaren ardoa, bere aitaren garezurretik edatera behartu zuenean.
Franz Schubert konposatzaile austriarrak, Rosamunda izeneko musika lan bat idatzi zuen, printzesa honen istorioan oinarritutako antzezlan baterako.