Alboino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alboino erregearen erahilketa, Charles Landseerrena, Leicester Galleries.

Alboino lombardiarren erregea izan zen 563 ingurutik 572 arte, eta bere aita Alduinoren oinordekoa izan zen. Bere herri guztiarekin Bizantzioren zerbitzura sartu ondoren, avaroekin aliatu zen gepidoen aurka eta azken hauek Danubion zuten erresuma suntsitu zuten, gepidoen errege zaharra zen Kunimundo hilez eta azken honen alaba zen Rosamundarekin indarrez ezkonduz. Alboino aurretik Clotsindarekin ezkondu zen, frankoen errege izan zen Klotario I.aren alaba eta printzesa merovingiarra.

568 hasieran, beharbada avaroen aurkako mesfidantzaren ondorioz, baina Bizantziar Inperioak Italian godoen aurkako gerraren ondoren zuen ezegonkortasunaz ere jabeturik, bere herria Italia iparraldera abiatuko zela erabaki zuen. Harantz abiatu zen bere herriarekin eta beste tribu batzukin, hauen artean gepidoak, avaroak eta saxoiak zeudelarik. Italiara abiatu ziren gaur egungo Hungariako Balaton lakutik irtenda 569ko udaberrian, eskualdea lehen dukerri lombardiar bihurtuz eta bertan bere iloba Gisulfo ezarriz, egoitza Cividale zuena, dukerriaren hiriburua zena. Penintsularen iparrekialdetik Po ibaiaren haran emankorra konkistatu zuen, baita Alpeak ere, erdialdeko Italiaz gain, Ravena eta Erroma izan ezik, konkistatik libratzen direnak, bizantziarrek kontserbatu ahal izan zituztenak, euren egoitza nagusia Teodoriko Handia errege godoak Veronan izan zuen antzinako Regian ezarri zutenak. Milan 569ko uda amaieran erori zen eta Paviak hiru urte iraun zuen setio luze eta neketsu baten ondoren amore eman zuen 572an.

572ko ekainak 23an, Alboino Veronan erahila izan zen siesta egiten ari zenean. Tradizioaren arabera, Rosamunda izan zen mendekuzko erahilketa honen bultzatzailea, Alboinok garaipenaren ardoa Kunimundoren burezurretik edaten behartu baitzuen.


Aurrekoa
Alduino
Lombardiarren erregea
563-472
Ondorengoa
Clefi
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alboino Aldatu lotura Wikidatan