Rovaniemiko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rovaniemiko Bataila
(Laponiako Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Rovaniemi hiria suntsitua.
Borrokalariak
Flag of German Reich (1935–1945).svg
Alemania
Flag of Finland (bordered).svg
Finlandia

Rovaniemiko Bataila Laponiako Gerran suntsiketa handienak sortu zituen bataila izan zen. Alemania eta Finlandiaren aurkako borrokak Rovaniemi, Laponiako hiriburuaren suntsiketa ekarri zuen. Izan ere, Tornioko Batailaren ondoren, alemaniarrak mendeku goseak itsuturik, aurkitutako lehen hiria erre eta suntsitu zuten.

Jarraipenaren Gerra 1941. urtean hasi zenean, Finlandiar gobernuak Alemaniar soldaduak herrialdean sartzen utzi zien, Laponiako mugak defenda zezaten. Hasieratik, alemaniarren nahia, Finlandia eskuratzea zen, baina finlandiarrak konturatu zirenean, hau ekiditen saiatu ziren. Alemaniarrak Rovaniemi herrian zeukaten gotorleku garrantzitsuena, eta hau erasotzera joan ziren orduan finlandiarrak 1944ko urriaren 10ean.

Gainera, Finlandiak bake-akordioa sinatu zuenean SESBekin, alemaniar tropak (200.000 gizon) oraindik herrialdean zeuden, eta SESBk, bake-akordioan, hauek herrialdetik irteteko eskatu zien.

Ondorioz inork irabazi ez zuen eta Rovaniemi herria galtzaile suertatu zen bataila gertatu zen.