Roy Orbison

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roy Orbison
Roy Orbison 1965.jpg
Datuak
Jaiotza data 1936eko apirilaren 23an
Heriotza data 1988ko abenduaren 6an

Roy Orbison 1936an jaio zen Texasen, Vernon hirian. Kantari eta musikagile estatubatuarra izan zen. 13 urte besterik ez zituen lehen taldea sortu zuenean, eta hasieratik, bere ahots beroak eta egiten zituen abesti bitxiek arrakasta handia izan zuten. 50eko hamarkadan grabatu zituen lehen abestiak, baina benetako arrakasta 60ko hamarkadaren lehen rtean, edo lehen urteetan, izan zuen. Urte haietan europarrei, batez ere Beatles taldeari aurre egiteko gai zen estatubatuar bakarrenetarikoa zen Orbison. Europan izan zenean, Beatlesekin batera kontzertua ere egin zuen, baina 1965ean hasi zen Roy Orbisonen aro beltza: diskoetxez aldatu zuen eta bere diskoen salmentak gutxitzen hasi ziren; gazteek beste zeozer nahi zuten, gauza berriak, eta Orbison-en ahotsa iraganari lotuta zegoen. 1966an bere emaztea hil zen errepide-istripu batean eta 1968an, 13 eta 8 urteko semeak, etxean izandako sutean. Bistan arazoak zeuzkan eta benetako eragozpenak zituen eszenariora igotzeko argien min egiten ziotelako. Urte benetan beltzak izan ziren, baina berak musika egiten segi zuen, tartean gero oso ezagunak egin ziren abestiak. 70eko hamarkada ere oso txarra izan zen Roy Orbisonentzat. 80ko hamarkadaren hasieran, ia erretiratuta eta ahaztuta zirudienean, zineak itzuli zion ospeaeta arrakasta. David Lynch zuzendariaren Terciopelo azul pelikulak, baina batez ere Pretty Woman filmak berriro jarri zuten musikaren gailurrean. Country, rockabilly, pop, rock eta, batez ere, balada zoragarriak egin zituen. 1988an, berriro goi-goian zegoen kantari estatubatuarra. Bob Dylan, Tom Petty, George Harrison eta Jeff Lynne-kin batera, Traveling Wilburys taldea osatu zuen. Bi disko grabatu zituen eta arrakasta handia izan zuten, baina berriro zorte txarra: 52 urte zeuzkala berriro mundu guztia bere abestiak entzuten ari zela, infartu batek eraman zuen. 52 urte zituela hil zen, bere karreraren une onenean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roy Orbison Aldatu lotura Wikidatan