Rurik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rurik edo Riurik (antzinako eskandinavieraz Rørik, "buruzagi ospetsu" esan nahi du) (830-879) 862an Ladogaren kontrola lortu zuen eta Holmgardeko finkapena (Rurikovo Gorodische) Novgoroden eraiki zuen varegiar bat izan zen.

Izena [aldatu]

Riurik elizako antzinako eslavierazko izena da, Rodrigo izen germaniarrari dagokiona. Hizkuntza germaniarretan: Hrodric (antzinako goi alemaneraz), Hroðricus (antzinako ingelesez). Antzinako eskandinavieraz Hrœrekr (norvegiera, islandiera) eta Hrørīkr edo Rørik (daniera, suediera), hauengandik, Riurik datorrelarik. Beowulfen ere agertzen da, Hrēðrīk bezala.