Ladoga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ladoga
Лáдожское Óзеро (ru) Laatokka (fi)
Laadoga pkallas 2005.jpg

Iparraldeko kostaldea.

La2-demis-ladoga.png
Kokalekua Errusia
Garaiera 5 m
Zabalera 138 km
Luzera 219 km
Bataz besteko sakonera 51 m
Gehienezko sakonera 230 m
Arroa 17.700 km²
Betebidea Svir ibaia, Volkhov ibaia, Vuoksi ibaia
Hustubidea Neva ibaia
Uharteak 660, Valaam uhartea barne.

Ladoga[1] (errusieraz: Лáдожское Óзеро; finlandieraz: Laatokka) Kareliako Errepublika eta Leningradoko oblast artean kokaturiko ur gezatako aintzira da, Finlandiako mugaren gertu. Europako aintzirarik handiena da eta munduko hamabosgarrena. Bere 17.700 km² arean 660 uharte daude, 435 km². Uharte gehienak ipar-ekialdeko kostaldean daude, Valaam uhartedi famatua barne. Aintzira Finlandiako golkoan itsasoratzen du (Itsaso Baltikoan) Neva ibaiaren bidez.

Bere 276.000 km² eskualdean 50.000 aintzira eta 10 kilometro baino handiagoak diren 3.500 ibai daude baina uraren %85 bere ibaiadar nagusitik dator:

Ladoga aintzira nabigatu daiteke, eta Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da Itsaso Baltikoa eta Volga ibaia elkartzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira baregoak eta Bizantziar Inperioa lotzen zituen komertzial ibilbidearen zatia izanik, errusiar antzinako hiriburua, Staraya Ladoga, aintziratik hartu du bere izena.

1617 eta 1721 artean, aintzira Errusia eta Suedia arteko muga zen, gero, 1812 eta 1940 artean, Finlandia eta Errusia artekoa.

Leningradoko setioan (1941-1944), Ladoga zen hiria hornitzeko bide bakarra, ibilbidea "Bizitzaren Bidea" izena zuen. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Finlandiak Kareliako Errepublikako eskualdea galdu zuen. Finlandiar gehiengoak erbesteratuak ziren, nahiz eta bertoko batzuk SESBen geratu ziren.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladogaren kostaldean dauden hiri nagusiak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ladoga Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .

Koordenatuak: 61°0′0″N 31°0′0″E / 61.00000°N 31.00000°E / 61.00000; 31.00000