Barego
Baregoak[1] (antzinako eskandinavieraz: Væringjar; grezieraz: Βάραγγοι, Βαριάγοι, Varangoi, Variagoi; errusieraz eta ukranieraz: Варяги, Varyagi / Varyahy) IX. eta X. mendeetan egungo Errusian, Bielorrusian eta Ukrainian bizi ziren bikingoak izan ziren[2]. Nestorren Kronikaren arabera Eskandinaviatik etorritako elitezko gudari-taldea izan zen, ekialdeko eslaviarrak gobernatzeko etorria[3].
1113an idatzitako Kieveko Rusko kronika honek bikingo hauek batzutan rus' eta bestetan suediar, normandiar, anglo edo juto izendatzen ditu[4] nahiz eta gehienak Suediakoak izan[5].
Merkataritza edo pirateriaren bidez, edo mertzenario bilakatuta, Garðaríki edo Kieveko Rusko ibai guztiak zeharkatu zituzten, Kaspiar itsasoa eta Konstantinopoliseraino ailegatuz[6]. Bertan enperadorearen guardia osatu zuten, Inperio osoan sona handikoa zena.
Errusiar historiografia nazionalistaren arabera, baregoak ez ziren eskandinaviarrak eslaviarrak baizik[7] .
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Barego, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=barego.
- ↑ Milner-Gulland, R. R., Atlas of Russia and the Soviet Union, Phaidon, 36. or., ISBN 0714825492, http://books.google.com/books?q=%22known+to+the+Russians+and+Greeks+as+Varangians%22&btnG=Search+Books.
- ↑ Robin Milner-Gulland, The Russians, Blackwell Publishing, 1999, ISBN 0-631-21849-1, 9780631218494, p. 45
- ↑ Duczko, Wladyslaw (2004), Viking Rus, BRILL, 10–11. orr., ISBN 9004138749, http://books.google.com/books?id=hEawXSP4AVwC&pg=PA10&dq.
- ↑ Forte, Angelo, Richard Oram & Frederik Pedersen (2005), Viking Empires, Cambridge University Press, 13–14. orr., ISBN 0-521-82992-5, http://books.google.com/books?id=_vEd859jvk0C&printsec=frontcover&source=gbs_navlinks_s#v=onepage&q=&f=false.
- ↑ Stephen Turnbull, The Walls of Constantinople, AD 324–1453, Osprey Publishing, ISBN 1-84176-759-X.
- ↑ Yuri Shilov, Sources of Slavic Cyvilisation, Osoznanie, Mosku, 2008, ISBN 978-5-98967-006-0.
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |