Beowulf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beowulf
Beowulf.firstpage.jpeg
Egilea Ezezaguna (VIII-XII. mendeen artean)
Generoa Poema epikoa
Datuak
Jatorrizko hizkuntza anglosaxoiera

Beowulf (anglosaxoieraz ˈbeːo̯wʊlf edo ˈbeːəwʊlf, euskaraz hitzez hitz "erle-otsoa" esan nahi duena) poema epiko anglosaxoi anonimo bati ematen zaion izena da, anglosaxoieraz eta bertsokera aliteratiboan idatzia. Orotara 3.182 bertsolerro izanik, hizkuntza horretan idatzitako testurik luzeena da eta poesia anglosaxoiaren corpus osoaren ehuneko 10 osatzen du.

Egilearen izena ez da ezagutzen, eta idatzi zeneko garaiaren inguruan adituen artean eztabaidak egon dira. Adituek K. o. VIII. mendetik XII. mendera arteko datak ematen dituzte. Lana Nowel edo Cotton Vitellius A. xv izeneko kodexean aurkitu zen, eta Britainiar Liburutegian gordeta dago. 1731an izandako sute batean, eskuizkribuaren orri batzuk hondatu ziren.

Poemak kontatzen duen istorioa bi zati nagusitan dago bereizia: Lehenengo zatian, Beowulf heroi gauta Danimarkako Heorot herrira doa, Hroðgar daniarren (edo juto izenekoen) erregeak deituta, bertakoak babestera Grendel izeneko munstro izugarri baten erasoetatik. Grendel hil ondoren, honen ama hiltzen du, ezpata miragarri baten laguntzaz. Hirugarren zatia Beowulfen zahartzaroan gertatzen da, gauten errege delarik. Beowulfek Herensuge handi bat garaituko du, baina bera ere herensugearekin batera hilko da. Bere gorpuari su eman eta errautsak itsasertzean jartzen dituzte, herensugeak bere leizean gordetzen zituen altxorren ondoan.

Epopeia gisa daukan inportantzia, saxoierazko Nibelungenlied (Nibelungoen eraztuna), gaztelaniazko El Cantar del mio Cid, frantsesezko Errolanen kantua eta irlanderazko Lebor Gabála Érenn (Irlandako konkisten liburua) lanen parekoa da.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beowulf Aldatu lotura Wikidatan
Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Beowulf