Ruwiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruwiki
URL helbidea https://ruwiki.ru/
Komertziala?Ez
Webgune mota Entziklopedia proiektua
Erabiltzailea erregistratzeaDoakoa
Hizkuntza(k)errusiera, altaiera, baxkirera, erziera, mariera, mokxera, sakhera, tatarera, tuvera, txetxenera, txuvaxera, udmurtera
Jabea {{{jabea}}}
EgileaVladimir Medeiko
Argitalpen data2023-06-24

Ruwiki (errusieraz: Рувикиtranslit.: Ruviki) Errusiako Internet bidezko entziklopedia da. 2023ko ekainaren 24an abiarazi zen beta bertsioan, errusierazko Wikipediako edukiak kopiatuz, Errusiako zentsura-eskakizunak betetzeko zuzenduta[1]. 2024ko urtarrilaren 15ean ireki zen ofizialki[2][3][4]. Abian jarri zenean, webguneak Errusiako 12 hizkuntzatako edizioak zituen[5][6].

Hainbat iturrik «Putinen aldekoa» eta «Kremlinekin bat datorrena» dela diote[1][7].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua Vladimir Medeiko errusiar wikilariak sortu zuen[1]. Ruwikiren pertsona juridikoa 2023ko apirilaren 19an erregistratu zen[8]. 2023ko maiatzaren 24an, Medeikok proiektu berriaren sorrera iragarri zuen Errusiako Interneteko Foroan[9]. Horren ostean, betiko blokeatu zuten errusierazko Wikipedian eta Wikimedia RU Fundazioa utzi zuen[10].

Ruwiki izena asko erabiltzen da errusierazko Wikipediako eta Wikimedia Fundazioko beste proiektu batzuetan errusierazko Wikipedia berari erreferentzia egiteko[1][11].

Ruwiki proiektuaren beta bertsioa 2023ko ekainaren 24an jarri zen abian[12]. 2023ko abuztuaren 21ean, izena emateko aukera ireki zen[13][12]. 2024ko urtarrilaren 15ean modu ofizialean abiarazi zen proiektua[2][3][4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtearen hasieran, Ruwikik 1,94 milioi artikulu zituen errusieraz eta guztira 1,1 milioi artikulu Errusiako beste hizkuntzatan[14][15][6].

Proiektuaren finantzaketari buruzko informazio fidagarririk ez dago[12][11].

Ruwiki sortzean, Errusiako agintariek debekatu zituzten gaiei buruzko artikuluak, hala nola Butxako sarraskia eta Putin khuilo! esamoldea, errusierazko Wikipediatik hartutako artikuluetatik kendu ziren. Ukrainako inbasioari buruzko artikuluak ez du inbasio hitza erabiltzen, operazio militar baizik[1]. Ukrainako hirien errusiar okupazioa eta Krimeako penintsularen egoera polemikoaren aipamenak kentzen dituzte, baita Errusian «atzerriko agente» gisa aitortutako iturrietako erreferentziak ere. Horrez gain, George Orwellen 1984 eleberriari buruzko artikulua ere zentsuratu zuten Errusia putinistan gertatzen ari zenarekin alderatzeagatik[16]. Ruwiki berari eskainitako artikuluan entziklopediaren kritika kendu zuten[16].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) Cohen, Noam. «Russian Wikipedia’s Top Editor Leaves to Launch a Putin-Friendly Clone» Bloomberg 2023-07-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-13) (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  2. a b (Ingelesez) «Russian version of Wikipedia to launch Monday, reports say» Reuters 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b (Ingelesez) «Russia To Launch Its Version Of Wikipedia Called ‘Ruwiki’: Reports» Businessworld 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. a b (Ingelesez) Beri, Devesh. «Wikipedia has a new rival in Russia, Ruwiki; average visits exceeded six minutes» MS Power User 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. (Errusieraz) «В День Википедии российская альтернатива «Рувики» выходит из бета-тестирования» Мир энциклопедий 2024-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  6. a b (Errusieraz) Королев, Павел. «"Википедия" по-русски: чего ждать от "Рувики" в 2024 году» Comnews 2024-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  7. (Ingelesez) Jankowicz, Mia. «Russia has launched its own version of Wikipedia, called Ruwiki, which is notably more sympathetic to Putin» Business Insider 2023-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  8. (Errusieraz) Маслов, Иван. ««Википедия» в РФ планирует отстранить директора за тайную подготовку российского аналога энциклопедии» Вот так 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  9. (Errusieraz) Монтегрю, Саша. «Переписать «Википедию»: что думают администраторы свободной энциклопедии о проекте Рувики?» Sota 2023-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  10. (Errusieraz) «Директора «Викимедиа РУ» сняли с должности за разработку собственного аналога «Википедии» под названием «Рувики»» Новая газета Европа 2023-05-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-25) (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  11. a b (Errusieraz) Позычанюк, Валерия. «Когда в России заблокируют «Википедию», ИИ от Маска и обзор Apple Vision Pro» The Bell 2024-01-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  12. a b c (Errusieraz) «Это «Рувики» — идеологически верный аналог «Википедии». Кто ее делает и как в энциклопедии рассказывают о войне в Украине» Бумага 2023-08-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  13. (Errusieraz) «Википедия «Рувики» стала доступна в режиме свободного редактирования» Мир энциклопедий 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  14. (Errusieraz) Крылова, Елизавета. «Статья найдется: российский аналог «Википедии» заработает в полной версии 15 января» Известия 2024-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  15. (Errusieraz) «Российский аналог «Википедии» начнёт работу в полной версии 15 января» Sostav 2024-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  16. a b (Errusieraz) «Российский аналог «Википедии» приступил к зачистке неугодной в РФ информации. Под цензуру, например, попала часть «1984» Оруэлла о цензуре» The Insider 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]