Sílvia Quer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sílvia Quer

Bizitza
JaiotzaBartzelona1962ko abuztuaren 25a (61 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

IMDB: nm0994567 Twitter: silviaquer Edit the value on Wikidata

Sílvia Quer (BartzelonaKatalunia, 1962ko abuztuaren 25a) telebista-eta zinema- zuzendari kataluniarra da, publizitate iragarkiak egiten eta irakasle aritzen dena. TV3 katean hasi zen lanean, Poblenou, Secrets de família, Laberint d'ombres edo Nissaga de poder lanetan. El 2004 egin zuen debuta zineman Febrer lanarekin. 2018an telebistako Gaudí film onenaren Saria irabazi zuen La llum d'Elna lanarekin, Maternitat d'Elna/Elnaren amatasunari buruzko telefilmarekin.[1][2] 2022an Silvia Quer eta Abigail Schaaff zuzendutako Berenàveu a les fosques lana telebistarako film onenaren Gaudi saria jaso zuen.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreen zuzendaritza ikasi zuen San Antonio de los Baños Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba).

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean, haurrentzako entretenimendu-saioak egiten hasi zen: diseinua eta errealizazioa Super3 programaren hasieran, Telebista Sari Nazionala. 1993an,telebista-kate bererako, telesail dramatikoak zuzendu zituen.

Telebistako serieetako kapituluen zuzendaria: Poble Nou/ Herri Berria (1994), Secrets de família/ Familiaren sekretuak (1995), Laberint d'ombres/Laberinto de sombras (1998), Nissaga de poder /Alcurnia de poder, Nissaga, l'herència, Alcurnia, la herentzia, Mayoria absoluta/Gehiengo absolutua (2002), 50 anys de/50 urte... (2009). Els telefilms Valeria (2000), Biarritzeko Zinemaldian saritua; L'estratègia del cucut/La estrategia del cucú (2001), Carlos, Vianako printzea (2001), Nafarroako Karlos IV.aren gainekoa, Veneziako Zinemaldian saritua eta Sara (2003). 2006an, Febrer /Otsaila lanarekin hasi zen zineman.

Haren hurrengo lanak, berriz ere, telefilmak izan ziren. 2005ean Maria Assou izan zen. Handik bi urtera, Pacient 33 filmatu zuen (2007), Juanjo Puigcorbérekin. 2009. urtean, 23-F: el dia més difícil del Rei/23-F: Erregearen egunik zailena (2009), TVErakoeta TV3-rako, estatu-kolpearen saiakerari buruzkoa; besteak beste, Ondas saria, Sari Nazionala, eta serie txiki onenaren Gaudí saria; La otra ciudad (2009), TVErako eta TV3rako, Tristán Ulloak interpretatutako drama. 2010. urtean, Operación Jaque (2010) zuzendu zuen TVErako, Ingrid Betancourt bahitu eta erreskatatzeari buruzko serie txikia. Telesail hori International Emmy sarietarako izendatu zuten 2011n, eta Miarritzeko Zinemaldian miniserie onenaren Urrezko Fipa saria jaso zuen. Bambú Producciones enpresarekin Kolaboratu zuen, Gran Reserva (2011), Gran Hotel (2012), Velvet (2013) eta Sota Sospita/Susmopean (2014). Berriro ere Bartzelonan La Xirgu (2015) zuzentdu zuen, Laia Marull protagonista zuela. Sé quién eres Mediaseterako, 2017ko Ondas saria; La llumd'Elna/Elnaren argia (2016) TV3, TVE eta RTSrako. 2016. urtean Tierra cremada/Lur errea dokumentala ere zuzendu zuen, Miquel Serra Pàmiesi buruzkoa, Bartzelona suntsitzea saihestu zuena. 2017an, Torcuato Fernández Mirandaren figurari buruzko De ley a la ley/Legetik legera filmatu zuen TVErako.

La mujer del siglo lanean Bartzelonan 1919. urtean umezurtz eta ijito izan zen neska gazte baten istorioa kontatzen du, bere izaeragatik bereizkeriaren aurka borrokatu zuena.[5]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zuzendaritza-lanarekin batera, publizitate-iragarkiak egiten ditu eta ikus-entzunezkoen eta aktoreen alorretan irakasten du. Judith Colell i Pallarès zuzendaria buru duen Kataluniako Zinemaren Akademiako Batzorde berriko kide da 2021eko ekainetik.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995-1997: Estació d'enllaç (26 atal)
  • 1996: Nissaga de poder (5 atal)
  • 1994: Poblenou (58 atal)
  • 1994: Xooof! (TVko telesaila)
  • 1995: Rosa (TVko telesaila) (Atal 1)
  • 1995: Secrets de família (Sèrie de TVko telesaila) (5 atal)
  • 1998: Laberint d'ombres (STVko telesaila) (16 atal)
  • 1999-2000: Nissaga l'herència (TVko telesaila) (2 atal)
  • 2001: L'estratègia del cucut (Telefilma)
  • 2001: Carles, príncep de Viana (Telefilma)
  • 2001: Valèria (Telefilma)
  • 2002: Majoria absoluta (TVko telesaila) (Atal 1)
  • 2003: Sara (Telefilma)
  • 2004: El reencuentro (Telefilma)
  • 2004: Febrer
  • 2005: Maria i Assou (Telefilma)
  • 2007: Catalònia terra de tots (Telefilm)
  • 2007: Pacient 33 (Telefilm)
  • 2009: 50 años de (TVko telesaila) (Atal 1)
  • 2009: 23-F: El día más difícil del Rey (TVko serie txikia) (2 atal)
  • 2009: L'altra ciutat (Telefilma)
  • 2010: Gavilanes (TVko telesaila) (Atal 1)
  • 2010: Operación Jaque, sobre el segrest d'Íngrid Betancourt[7](TVko serie txikia) (2 atal)
  • 2011-2013: Gran Hotel (TVko serie txikia) (14 atal)
  • 2011: Gran Reserva (TVko telesaila) (2 atal)
  • 2014: Un cuento de Navidad (Telefilma
  • 2015: La Xirgu (Telefilma)
  • 2017: De la ley a la ley (Telefilma)
  • 2017: Sé quién eres (TVko telesaila) (2 atal)
  • 2017: La llum d'Elna (Telefilma)
  • 2017: La dona del segle (Telefilma)[8]
  • 2018: Terra Cremada (Telefilma, dokumentala)
  • 2019: Élite (TVko telesaila)
Equip_de_Berenàveu_a_les_fosques, XIV. Gaudi Sariak, 2022)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Super3 programarekin Telebista Sari Nazionala.
  • Els telefilms Valeria (2000) lana Biarritzeko Zinemaldian saritua.
  • Carlos, Vianako printzea (2001) lana Veneziako Zinemaldian saritua.
  • 23-F: el dia més difícil del Rei (2009) lanarekin Ondas saria, Sari Nazionala, eta serie txiki onenaren Gaudí saria.
  • 2011n Operación Jaque (2010) serie txikiarekin International Emmy sarietarako izendatua eta Miarritzeko Zinemaldian miniserie onenaren Urrezko Fipa saria
  • 2017an Sé quién eres lanarekin Ondas saria.
  • 2018an La llum d'Elna lanarekin telebistako Gaudí film onenaren Saria.
  • 2022an Berenàveu a les fosques filma telebistarako film onena[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Silvia Quer. SensaCine.
  2. Silvia Quer. .
  3. a b (Gaztelaniaz) «Todas las nominaciones de los Premios Gaudí 2022» Fotogramas 2022-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Berenàveu a les fosques (TV) (2021). (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  5. (Gaztelaniaz) Higueras, Laura García. (2019-04-18). «Sílvia Quer: "Los productores hombres ya cuentan con directoras mujeres"» Vertele (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  6. Judith Colell, nova Presidenta de l'Acadèmia del Cinema Català. .
  7. «Silvia Quer: "Era una gran aventura profesional y personal, no dudé en aceptar" - RTVE.es» RTVE.es 2011-08-01.
  8. La dona del segle. TV3.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]