Saguinus imperator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saguinus imperator
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCallitrichidae
GeneroaSaguinus
Espeziea Saguinus imperator
Goeldi 1907[2]
Banaketa mapa

Saguinus imperator Saguinus generoko animalia da. Primateen barruko Callitrichinae subfamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Imperator izena eman zitzaion Gilen II.a Alemaniakoaren antza fisikoa zuelako[3]. Amazonasen arroan bizi dira, Peruko ekialdean, Boliviako iparraldean eta Brasilgo Acre eta Amazonas (estatua)ren mendebaldean[4].

S. imperatorren larrua batez ere grisa da, orban horixkekin bere paparrean. Eskuak eta oinak beltzak dituzte eta isatsa marroia. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sorbaldak baino luzeagoa den bibotea da. 23-26 zentimetro arteko luzera dute, eta beste 35-41,5 zentrimetroko isatsa. Gehienez ere 500 gramoko pisua dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Goeldi. (1907). 1907 Proc. Zool. Soc. Lond., 93 or..
  3. (Ingelesez) The Zoo | Emperor tamarin. (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).
  4. Saguinus imperator (Black-chinned Emperor Tamarin, Emperor Tamarin). (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]