Amazonasen arroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amazonas ibaiaren arroa.

Amazonasen arroa[1], Amazonas ibaiak eta haren ibaiadarrek drainatutako Hego Amerikako eskualdea da. Arroaren eremuak 6.915.000 km² ditu, Hego Amerikaren %40 gutxi gorabehera. Arroa honako estatuetan aurkitzen da: Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Kolonbia, Peru, Surinam eta Venezuela[2]. Bertako oihan tropikala munduko handiena da eta 8.235.430 km² inguru ditu.

Andeetan Amazonas osatzen duten ibaietako arroak goi-ordokietan kokatzen da; Andeetatik bertatik da egokia ontziz ibiltzeko. Manseriche ordokia 160 metroko altueran dago, Atlantikotik 4.379 kilometrora. Hegoaldeko ibaiadarrak iparraldekoak baino luzeagoak dira. Manaus eta Andeen tartean Amazoniak inbutu moduko bat osatzen du, 2.000 kilometrotako zabalera duena; Madeira eta Negro ibaiak inguratzen dute zabalera hori. Aldapak ibaiaren bazterrean sarguneak eratzen ditu, meandroak, eta isurkideen arteko ibaixkak. Isurkideen artean 500 metrotako mendiak daude. Manaustik behera Guyana eta Brasilgo goi-ordokiak hasten dira, eta ibaia estutu egiten da. Inguru honetan ibaiaren sakontasuna handitu egiten da: 80 m inguruko sakontasuna du, adibidez, Obidos-en. Azken zatian ibaiaren zabalera 350 kilometrotakoa da, eta furos izeneko adarretan zatitzen da ibaia, hala uharteak eratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. The Smithsonian Atlas of the Amazon, Goulding, M., R.B. Barthem, and R. Duenas, 2003. Smithsonian Books|Goulding et al., (2003)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amazonasen arroa Aldatu lotura Wikidatan