Saitō Dōsan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saitō Dōsan

Saitō Dōsan (japonieraz 斎藤 道三, 1494-1556ko maiatzak 28), Japoniako historiako Sengoku aroan, boterera dramatikoki igo zen eta modu berean erori zen daimyo japoniar bat izan zen. Gainera, Minoko Sugea (美濃の蝮, Mino no Mamushi) bezala ezagutua izan zen bere taktika militarrengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, Yamashiro probintziako (gaur egun Kioto prefektura) merkatari garrantzitsu bat izan zen, eta bere boterea eta eragina, Mino probintziako Toki Yorinari daimyoaren basailu bihurtzeko erabili zituen. Dosanek, domeinu horretan, ezegonkortasun orokorra sorarazi zuen, eta, beraz, Yorinarik bere ohaidea eman zion, hala asetuko zelakoan. Halako batean, probintziako magistratu izendatua izatea lortu zuen, eta Gifu gazteluan ezarri zen. Lortutako bere boterea eta aberastasuna erabiliz, Tokiren aurkako estatu kolpe baten buru izan zen 1542an, bere burua daimyo bezala aldarrikatuz. Toki Yorinari, Oda Nobuhiderekin aliatu zen, baina Kanōguchiko guduan garaituak izan ziren, 1547an, eta Dosanek ospea lortu zuen herrialde osoan. Oda Nobuhidek, berarekin bakeak egin zituen, eta bere seme Oda Nobunaga eta Dosanen alaba Nohimeren artean ezkontza bat adostu zuen, hala, etsaitasunak amaitzeko asmoz.

Erorketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saitō Yoshihatsuk, Dosanen adopziozko semea zena, Dosanen aurkako estatu kolpe baten buru izan zen 1556an. Berea baino armada handiago batekin, Nagaragawako guduan garaitua izan zen, bertan erahila izan zelarik 1556ko maiatzak 28an.

Ezizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saito Dosan, ezizen ugari izateagatik eta etengabe izenez aldatzeagatik zen ospetsua. Bere bizitzan zehar erabili zituen izen batzuk, honako hauek dira: Minemaru (峰丸), Horenbo (法蓮坊), Matsunami Shogoro (松浪庄五郎), Nishimura Kankuro Masatoshi (西村勘九郎正利), Shinkurō (新九郎), Nagai Norihide (長井規秀) eta Saitō Sakondayu Toshimasa (斎藤左近大夫利政).