Kyoto (prefetura)
|
Kyoto prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Kyoto | ||
| Eskualdea | Kansai | ||
| Azalera |
4.613,01 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
2.647.660 (2005) 569,88 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Kyoto prefetura (京都府 Kyōto-fu) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Kyoto hiria da.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Meiji berrezarkuntza arte, Kyoto eremuaren izena Yamashiro zen. Kyoto hiria Japoniako hiriburua izan zen 11 mendez.
Hasieran, herrialdearen hiriburua Nara izan zen. 741ean, Shōmu enperadoreak Nara eta Kyoto hirien arteko Kuni-kyō izeneko toki batera aldatu zuen hiriburutza. 784an, Nagaoka-kyōra aldatu zen, eta 794an Kammu enperadoreak Heian-kyōra aldatu zuen, eta horixe izan zen gaur egungo Kyoto hiriaren hasiera. Gaur egun Kyoton dauden etxe, kale, denda eta tenplu asko urte hartakoak dira.
1192an botere politikoa Kamakurara aldatu zen, han samurai-klan batek Kamakurako shogunerria ezarri baitzuen. Hala ere, Kyotok jarraitu zuen inperioko hiriburua izaten, enperadoreek eta gorteak hirian iraun baitzuten.
Ondorengo mendeek jaun feudalen goraldia ekarri zuten. Azkenik, Meiji berrezarkuntzak Japonia inperiala berrezarri zuen 1867an. Meiji enperadorea Tokiora joan zen bizitzera hurrengo urtean, eta, geroztik, enperadore-gortea ez da itzuli Kyotora.
1871n Japoniako probintzia-sistema berrantolatu zenean, Tango eta Yamashiro probintziek eta Tanba probintziako ekialdeak Kyotoko prefetura osatu zuten.
Geografia[aldatu]
Kyoto prefetura Honshuko eta Japoniako erdialdean dago. Iparraldean, Japoniako itsasoa eta Fukui prefetura ditu; hegoaldean, Osaka eta Nara prefeturak; ekialdean, Mie eta Shiga prefeturak; eta mendebaldean, Hyōgo prefetura. Prefeturaren erdialdean, Tanba mendiek erdibitzen dute lurraldea. Hori dela eta, klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Iparraldea (Ayabetik Fukuchiyamara) Japoniako itsasoko klima-eremuan dago, elurte luze ugariekin: Japoniako yukiguni (lurralde elurtua) eremuari dagokio. Hegoaldeak, berriz, Nantan-etik Kyōtanbara, klima kontinentala du, Japoniako itsasoaren, Seto itsasoaren eta Ozeano Barearen eragin konbinatuaren ondorioz.
Lurraldearen % 6 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Sanin Kaigan parke nazionala, besteak beste.
Hiriak[aldatu]
Herriak barrutika sailkatuta[aldatu]
Ekonomia[aldatu]
Kyoto hiriko jarduera nagusia turismoari lotuta dago. Prefeturako iparraldea, Tango penintsulan, arrantza egiten da, eta prefeturaren erdialdean nekazaritza eta basogintza dira nagusi. Nintendoren egoitza nagusia Kyoto hirian dago.
Kultura[aldatu]
Kyoto Japoniako kulturaren gunea izan da, eta hala da gaur egun ere.
Kanpo loturak[aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||