Salma Solaun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salma Solaun
Bizitza
JaiotzaGasteiz2005eko martxoaren 2a (19 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa

Instagram: salmasolaun Edit the value on Wikidata

Salma Solaun (Gasteiz, Araba, 2005eko martxoaren 2a) gimnasia erritmikoan, banakako zein taldekako modalitatean, lehiatzen den kirolaria da.[1]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salma Solaun txiki-txikitan hasi zen gimnasia erritmikoan. Hiru urte besterik ez zituen, Gasteizko Beti Aurrera Klubean sartu zenean. Espainiako txapelduna izan zen, bere lehen estreinaldian (2015), Espainiako Taldekako txapelduna urte horretan bertan, eta Espainiako txapeldun absolutua, Alebinetan, 2016. urtean.[1]

Banakako modalitatean, Moskuko Munduko Junior Txapelketan (2019) brontzezko domina lortu zuen zinta ariketan. 2021ean, lesio larria izan zuen ezkerreko belaunean, eta, horren ondorioz, galdu egin zuen Japonian urte horretan bertan jokatutako munduko txapelketa. Teresa Gorospe kideak ordezkatu zuen.

Indarberritu ondoren, Espainiako taldekako selekzioarekin lehiatu zen, senior kategorian eta zilarrezko domina lortu zuten Tel-Aviven (Israel) jokatutako munduko txapelketan, zinta eta pilotekin. Horrez gain, brontzezko hiru domina eskuratu zituen 2022ko Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketan, Bulgariako Sofia hirian,[2][3] eta zilarrezko domina bat 2022ko Gimnasia Erritmikoko Europako Txapelketan.[4][5]

Munduko Kopako hainbat domina ere irabazi zituen.

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Sofia (Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina Lehiaketa osoa
2022 Sofia (Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina Taldekako lehiaketa
2022 Sofia (Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina 5 uztaiarekin
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Tel Aviv (Israel) 2. lekua, zilarrezko domina 3 zintarekin + 2 pilotarekin
Juniorren Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Mosku (Errusia) 3. postua, brontzezko domina Zinta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Salma Solaun» Euskalgym (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  2. Hoy, Gasteiz. (2022-09-18). «Salma Solaun consigue otra medalla en el Mundial» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. «Salma Solaun se cuelga la medalla de bronce en el Mundial de Gimnasia Rítmica» EITB 2022-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  4. «Salma Solaun, plata en el Europeo de gimnasia rítmica» El Correo 2022-06-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  5. Salma Solaun gana la plata en el ejercicio mixto por conjuntos del Europeo de gimnasia rítmica. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]