Salvia greggii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvia greggii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaSalvia
Espeziea Salvia greggii
A.Gray, 1872

Salvia greggii Lamiaceae familiako zuhaixka da. Salvia microphylla espeziearen oso antzekoa da eta harekin hibridoak sortzen ditu.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikan du jatorria, Texas hego-mendebaldean, Chihuahuako basamortuan eta Mexiko erdialdeko San Luis Potosí estatuan. Azken honetan 1.500 eta 3.000 metrotako altueran hazten da. Gaur egun ordea mundu guztiko lorategietan ikus daiteke landare apaingarri gisa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura eta tamaina oso desberdinak har ditzake, badira 30 cm-ko altuera dutenak eta badira 120 cm-koak ere. Batzutan tente aurkitzen da eta beste batzuetan ez.

Hosto txikiak ditu, 2'5 cm gehienez, eta berdeak eta ilegabeak dira. Ertza leuna dute, horretan bereizten dira Salvia microphylla -rengandik, hark ertz horzkatuak baititu.

Loreek 0'5 eta 2'5 cm arteko luzera izan dezakete eta kolore aniztasun handia dute; gorri biziak, arrosak, zuriak, moreak edo laranjak izan daitezke, baina normalean gorriak edo arrosak dira.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Texasen "Furman Red" aldaera landatzen da eta udazkenean lore gorri ilunak ateratzen ditu. "Big Pink" barietatean loreek kolore arrosa bizia dute eta azpiko ezpaina handia da. "Purple Pastel" barietatearen loreamorea da eta udazkenean ateratzen da. Badira gehiago ere, "Jefe de Cherry" eta "Desert pastel" (laranja) adibidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]