Chihuahuako basamortua

Koordenatuak: 30°32′26″N 103°50′14″W / 30.5406°N 103.8372°W / 30.5406; -103.8372
Wikipedia, Entziklopedia askea
Chihuahuako basamortua
Chihuahuan Desert
Desierto de Chihuahua
Ocotillo kaktusa basamortuan
Chihuahuako basamortua is located in Ipar Amerika
Chihuahuako basamortua
Chihuahuako basamortua
Chihuahuako basamortua (Ipar Amerika)
Eskualdea AEB
 Mexiko
Koordenatuak30°32′26″N 103°50′14″W / 30.5406°N 103.8372°W / 30.5406; -103.8372
Eremua362.600 km²
Luzera1.285 km
Zabalera440 km.
Punturik garaiena (3.700 m.)
Punturik beherena (600 m.)

Chihuahuako basamortua[1] (ingelesez: Chihuahuan Desert; gaztelaniaz: Desierto de Chihuahua) Ipar Amerikako basamortu handia da, 362.600 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Mexiko Berria, Texas eta Arizona eta Mexikoko Chihuahua, Coahuila de Zaragoza eta Durango estatuen zati handiak hartzen ditu.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basamortu zabal hau hainbat mendilerrok zatikatzen dute. mendilerro aipagarrienak Mendebaldeko Sierra Madre, Ekialdeko Sierra Madre, Guadalupe mendilerroa eta Sierra del Carmen dira. Mendilerro hauek mikroklima fresko eta hezeak sortzen dituzte haranetako hainbat txokotan eta horri esker belardiak ezezik basoak ere aurki daitezke. Chihuahuako basamortuaren altuera baxuena 600 metrotakoa da eta mendi altuenak 1675 metrotaraino iristen dira.

Mendebaldean daukan Sonorako basamortua baino klima epelagoa eta hezeagoa du, baina egunez tenperaturak 35-40º-tara igotzen dira. Prezipitazioak ere ugariagoak dira, eskasak diren arren, urtero 250 mm baino gutxiago. Prezipitazioak montzoi garaian izaten dira nagusiki.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaktus handiak ugari ikusten dira, inguruko basamortuetan ez bezala. sastrakadiak eta belardiak ere agertzen dira tarteka. Landare espezieen artean honako hauek aurkitzen dira: gobernadora, mezkite gozoa, cholla, yucca, peiotea...

Animalia txikiak dira Chihuahuako biztanleak, basamortuko erbia, azeri azkarra, kaktus-sagua, mexikoko larre-txakurrak, Chihuahua txakurra... Hauek ehizatzeko prest hainbat harrapari aurkitzen dira: Koiotea, katamotz gorria, hartz beltza, kriskitin sugea... Azkenik aipatzekoa da bidelaria, hegazti korrikalari ezaguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]