Salwa Bakr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salwa Bakr
Datu pertsonalak
Izen osoa Salwa Bakr
Jaio 1949
Kairo

Salwa Bakr (arabieraz: سلوى بكر‎; Kairo, 1949) egiptoar idazlea da.

Bakr da Egiptoko tradizio literario moderno aberatsenetakoa duen idazle garaikidea eta Egiptoko eleberri eta kontakizun laburren egile ospetsuenetakoa. Enpresa administrazioko ikasketak eta kritika literariokoak egin zituen, eta kazetaritzan hasi zen, ondoren, lanean. Hiru bilduma eman ditu argitara kontakizun laburrez osatuak, eta bi eleberri ere idatzi ditu. Bere kontakizun laburrei esker Alemaniako irrati nazionalaren Fikzioko Sari Nagusia eskuratu zuen 1993an. Lan ezagunena 1997an argitara emandako Urrezko orga eleberri satirikoa du, zeinetan kontatzen baititu Nasserren agintaldian Kairoko espetxe batean bizi ziren emakumeen istorioak. Aipagarria du, halaber, Gizonen trikimailuak eta beste kontakizun zenbait (1993).

Erreferentziak