Sam Shepard
Sam Shepard (Fort Sheridan, Illinois, AEB, 1943 -) Estatu Batuetako idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria da.
Biografia [aldatu]
Hainbat antzerki-lan idatzi ditu: Cow Boy (1964), Cow Boy Mouth (1971), Buried Child (1979), zeinak urte hartako Pulitzer saria jaso baitzuen. Sheparden lanak esperimentalistak dira maiz, eta collagearen eta pop artaren eragina dute.
Gidoi asko idatzi ditu zinemarako: Me and My Brother (1969), Zabriskie Point (1970), Paris-Texas (1984).
Antzezle ere izan da film askotan: Days of Heaven (1978), Renaldo and Clara (1978), Frances (1983), Country (1984), Fool for Love (1985), Thunderheart 81992), The Pelican Brief (1993), Purgatory (1999), All the Pretty Horses (2000), After the harvest (2000), The Pledge (2001), The Notebook (2004), The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford (2007), The Accidental Husband (2008), Brothers (2009), Blackthorn (2011).
Bi film zuzendu ditu: Far North (1988) eta Silent Tongue (1994).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.