San Leon iturria

Koordenatuak: 43°29′12″N 1°28′36″W / 43.486764°N 1.476764°W / 43.486764; -1.476764
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Leon iturria
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′12″N 1°28′36″W / 43.486764°N 1.476764°W / 43.486764; -1.476764
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00084335
Kontaktua
Helbideaavenue Chanoine-Jean-Lamarque

San Leon iturria Baionan dagoen XVI. mendeko iturria da. Jakina da leku horretan 1594an iturri bat zegoela. 1947ko uztailaren 20an, monumentu historiko izendatu zuten.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera, iturritxo bat irten zela Normandoek moztutako San Leonen burua erortzean ukitu zuen lekuan. Hala, iturria pelegrinazio eta debozio gune bihurtu zen. Esaten zenez, haren urak haurdunaldia eta begiekin lotutako gaitzak sendatzen zituen. 1630 inguruan, hiriko agintaritzan hilabete bakoitzeko lehen igandean iturrira prozesioa antolatzea erabaki zuen. Luzaroan gurutze bat baino ez zen egon iturriaren gainean, baina ondoren, kapila oso bat eraiki zuten. Iturria izena eman zioten lanak bi zatitan banatu ziren: lehenik hexagono formako pareta eraiki zuten, eta ondoren, harrizko kupula bat jarri zioten. Lanak 1644an amaitu zituzten. XVII. mendearen erdialdera, eraikitako kapila eraitsi egin zuten Vaubanen eraikuntza beharrei erantzuteko baina iturria errespetatu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa