San Pedro de la Nave eliza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Pedro de la Nave eliza
SanPedroNave2.jpg
Bolumetri argia. Eskuinean aldare gunearen luzapena ikusten da. Ezkerraldean gurutzadurako alboko gelaren sarrera
Udalerria San Pedro de la Nave-Almendra
Herrialdea  Gaztela eta Leon
Koordenatuak 41°35′1.29″N 5°57′42.91″W / 41.5836917°N 5.9619194°W / 41.5836917; -5.9619194Koordenatuak: 41°35′1.29″N 5°57′42.91″W / 41.5836917°N 5.9619194°W / 41.5836917; -5.9619194
Garaia VII. mendea
Helbidea El Campillo
San Pedro de la Nave eliza non dagoen adierazten duen Gaztela eta Leon-ko/-go/-eko mapa
San Pedro de la Nave eliza

San Pedro de la Nave eliza (gaztelaniaz: Iglesia de San Pedro de la Nave) Campillo herrian dago, San Pedro de la Nave-Almendra udalerrian kokaturik, Zamoran (Espainia). 1912ko apirilaren 22an Monumentu Nazionala izendatu zuten.

VII. mende bukaeran eraiki zuten eta monasterio bateko eliza izan zen. Ez zuten gaur egun dagoen lekuan eraiki. Berez Esla ibaiaren ertzean kokatzen zen, baina urtegi baten eraikuntza dela eta, harriz harri mugitu behar izan zuten 1930 eta 1932 urteen artean.

Berezko oinplanoa gurutze greko bat zen, baina geroago alboko bi nabeak gehitu zitzaizkion eta itxura basilikala hartu zuen. Guztiz simetrikoa da eta bolumetria markatua dauka.

Harlanduz egina dago eta morterorik gabe, a seco, zurezko ziriekin lotzen direlarik.

Aldare gunea luzatua da eta honen bi aldeetan bi gelatxo daude (monjeen guneak liratekeenak). Gurutzaduraren bi alboetan ere bi gela topatzen ditugu.

Barneko aldean ferra arkua aurkitzen dugu eta estalkia erdi puntuko kanoi ganga da, eta kanpotik bi isurialdekoa da. Apaindurari dagokionez, bi elementu nagusi ditugu. Lehena, friso bat dugu. Hau harlanduan egina dago eta zirkuluetan sartuta dauden landare irudiak eta animaliak ditugu. Bestetik, kolometako kapitelak dira. Azkeneko hauetan, Bibliatik ateratako, historiatutako eszenak azaltzen zaizkigu: Daniel lehoien artean eta Isaac-en sakrifizioa, adibidez.

Daniel lehoien artean
Inposta lerro baten apaindura

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Pedro de la Nave eliza Aldatu lotura Wikidatan