Sanagustin Kulturgunea

Koordenatuak: 43°11′02″N 2°16′00″W / 43.18395°N 2.2666°W / 43.18395; -2.2666
Wikipedia, Entziklopedia askea


Sanagustin Kulturgunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Koordenatuak43°11′02″N 2°16′00″W / 43.18395°N 2.2666°W / 43.18395; -2.2666
Map
Webgune ofiziala

Sanagustin kulturgunea Azpeitiko udalak zabaldu zuen 1995eko abenduan, San Agustin eliza izandako eraikinean. Nonbait Bilboko Kafe Antzokiak ezarri zuen kulturgune-ereduari jarraitzen dio.

552 m2 eta 560 lagunentzako aforoa duen kulturgune honek bi oholtza ditu: nagusia eta arkupekoa. Espazio dinamikoa da, kultura eta ostalaritza uztartzen ditu. Uneoroko kulturgunea, zabala, taldeen plaza, ahalmen ekonomikoaren bidez kultur ahalmena, elkarlana, aisia eta euskara gune ere bai... Ekitaldiaren beharretara egokitzeko, bi oholtza ditu. Mota guztietako ekitaldiak antolatzeko prestatua.[1]

Azpeitia inguruko kultura ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa izateko sortua, denborarekin jarduerak ugarituz joan dira. Kafe Antzokiari esker euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatuz joan dira.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturgunearen jarduera nagusiak hauek dira,

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko musikari dagokionez, Urolako eszenatoki nagusietako bat da Sanagustin. [2]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak batez ere Soreasu Antzokian izaten dira, baina Sanagustin Kulturgunean, gaztetxean, eta udaletxeko ganbaran erek egiten dira antzezlan batzuk.[3]

Lurraldea eta hizkuntza IV. jardunaldia (2018)

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkia eta pinturazkoak batez ere.

Jantokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero bazkariak prestatzen dira.

Bestelako ekitaldi eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalgintzaren erreferentziazko bilgunea izanik, euskal kulturarekin lotuta dauden erakundek hainbat ekitaldi ospatzen dira Sanagustinen. Esaterako, Udako Euskal Unibertsitateak hainbat jardunaldi antolatu ditu Sanagustinen: 2016an jardunaldi bat bakeaz,[4] 2017an beste bat Eskola-jazarpenari buruz,[5] 2018an Lurraldea eta hizkuntza IV. jardunaldia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sanagustin Kulturgunea» Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. San agustin Kulturgunea. «Kultur eduki digitalak» Kulturaz Artxibategi Digitala (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. «Dena prest XXX. Antzerki Topaketetarako - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).
  4. «Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. «Bullyingaren mugak gainditzen. Jardunaldia. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  6. «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]