Santa Fe (Argentina)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Argentinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Santa Fe (argipena).

Santa Fe

Santa Fe (Argentina)
Santa Feko bandera
Ofiziala Santa Fe de la Vera Cruz
Estatua ArgentinaArgentina
Koordenatuak 31°38′S 60°41′W / 31.633°S 60.683°W / -31.633; -60.683Koordenatuak: 31°38′S 60°41′W / 31.633°S 60.683°W / -31.633; -60.683

300px}

Eremua 3,055 km2
Garaiera 19 m
Biztanleria 368,668 bizt.
Dentsitatea 120,68 bizt./km²
www.santafeciudad.gov.ar/


Santa Fe Argentinako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua da, izen bereko probintziaren hiriburua, nahiz eta probintzia horretako hiririk populatuena Rosario den. Paraná eta Salado del Norte ibaien bilgunean dago. Unibertsitatea du. Hiri modernoa da, hiribide eta parke zabalez hornitua.

Bi Kulturen kalea

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Juan Garai bizkaitar konkistatzaileak sortu zuen hiria (1573), eta Santa Fe de la Vera Cruz izena eman zion. 1660. urtean, egungo lekura aldatu zuten hiria.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Santa Fe)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.7 30.7 28.4 24.4 21.3 17.3 17.1 19.5 21.3 25.5 28.1 30.8 24.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.3 24.8 22.7 18.8 15.7 11.8 11.7 13.9 15.5 19.5 22.3 24.6 19.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.7 20.0 18.3 14.8 11.4 7.7 7.6 9.4 10.5 14.3 17.2 19.2 14.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 106.0 132.1 138.6 96.1 61.6 24.3 29.8 29.6 59.9 100.8 107.0 104.6 990.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 7 9 7 5 3 3 3 5 7 7 8 71
Hezetasuna (%) 74 79 82 85 85 86 85 82 79 77 77 75 80.5
Iturria: Servicio Meteorológico Nacional (Argentine Meteorological Service) (NB: Data from the period 1981–1990)[1]

Ekonomia [aldatu]

Probintziako administraziogune eta kulturagune nagusia da, eta merkataritza asko bideratzen da halaber Paraná eta Salado del Norte ibaietan zehar. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa) ez dago oso garatua.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Santa Fe katedrala (1685), San Frantzisko eliza eta komentua (1680), Ama Birjina Mesedetakoaren eliza (1660-1754) eta XVIII. mendeko jauregiak.

Historia [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia
Argentina
Artikulu hau Argentinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.