Juan Garai
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da Theklan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Juan Garai[1] (Urduña?, 1528?- Punta Gorda, Santa Feko probintzia, 1583) militar, esploratzaile eta konkistatzaile bizkaitarra izan zen.
Hala jaioterria nola jaiotze urtea zalantzatan daude, erregistro zehatzik ez dagoenez. Gaztea zelarik, 1546an familiarekin gaur egungo Perura iritsi zen, eta ordutik aurrera ekin zion esplorazio taldeekin joateari, batez ere gaur egungo Bolivian (Alto Perú), eta 1561ean Santa Cruz de la Sierra hiriaren sorreran parte hartu zuen.
Urte batzuk geroago gaur egungo Paraguaira joan zen, eta 1573an Santa Fe (Argentina) hiria sortu zuen. Hurrengo urtean Rio de la Platako probintzia guztien gobernadore eta kapitan nagusia izendatu zuten eta azkenik 1580an Buenos Aires hiria bigarren aldiz fundatu zuen, Nueva Vizcaya izeneko eskualdean zegoena.
1983an bere omenez "Juan de Garay" fundazio euskal-argentinarra sortu zuten Buenos Airesen, eta gaur egun eta besteak beste plaza eta kale banak haren izena daramate Urduñan eta Bilbon, hurrenez hurren.
Eduki-taula |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Espainiar agirietan Juan de Garay
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)"Juan de Garay" fundazioa
[aldatu] LUR HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOKO EDUKIA
Bizkaitar konkistatzailea (Urduña, 1528 - Rio de la Plata inguruan, 1583). 15 urte besterik ez zuela Ameriketarantz jo zuen eta Peruko lurretara iritsi zen. Bertan Charcasen eta Potosin borrokatu zen eta berehala heldu zen kapitain izatera. Santo Domingo de la Nueva Rioja eta Santa Cruz de la Sierrako hiriak sortu zituen; azken hiri hartan zazpi urte eman zituen. 1568. urtean Rio de la Platara abiatu zen eta bertako gobernari zen eta osaba zuen Juan Ortiz de Zaratek hiri bat sor zezala agindu zion. Inguruak aztertu ondoren Santa Fe de la Vera Cruz hiria eraiki zuen 1573. urtean. Handik denbora laburrera osabak laguntza eskatu zion; Juan de Garay berarengana zihoala ontzia hondoratu egin zen eta bertako biztanleek eraso egin zieten Garay eta bere gizonei. Garay zauriturik gertatu zen arren garaile irten zen eta gobernariari lagundu ondoren Rio de la Platako kapitain nagusi izendatu zuen hark. Ondoren berak Nueva Bizcaya deitu zuen egungo Uruguai eta Paraguaiko lurraldeak konkistatu zituen. 1579. urtean Villa Rica del Espiritu Santo eta Santiago de Jerez hiriak sortu zituen eta urtebete geroago Buenos Aires hirira berriro jendea eramatea deliberatu zuen. Garay-ren agindupean sortu zen Buenos Airesko eraikuntza lanetan bertako biztanleek beharturik parte hartu zuten. 1581. urtean Buenos Airesko hegoaldeko lurralde eta kostaldeak konkistatzera irten zen, baina Buenos Aireserako itzuleran hil zuten bere gizon askorekin batera.