Saxifraga
Wikipedia(e)tik
Saxifraga saxifragazeoen familiako zenbait landare belarkararen izena da (Saxifraga generoa).
Ezaugarriak [aldatu]
Basoan eta mendi garaietan, harkaitz artean, hazten dira gehienbat. Mendiko mota batzuei hautsarri belarra esaten zaie zenbait eskualdetan. Generoak 440 espezie inguru ditu.
Saxifraga-espezierik ezagunenak hauek dira: Saxifraga apiculata, S. Sempervivum, S. Rotundifolia eta Saxifraga sarmentosa izenekoa, jatorriz Asiako ekialdekoa dena eta handik kanpora etxe barruko landare gisa erabiltzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.