Sebastian Salaberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Salaberria
Datu pertsonalak
Izen osoa Sebastian Salaberria
Jaio 1915eko abenduaren 26a
Oiartzun (Gipuzkoa)
Hil 2003ko abuztuaren 16a
Hernani (Gipuzkoa)

Sebastian Salaberria Iartzabal (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko abenduaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 2003ko abuztuaren 16a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.[1][2]

Biografia

Oiartzungo Elbitxuri baserrian jaioa, Gerra Zibilean ibili zen.[3]. Altxatuen armadan erroldaturik, gerran jaso zituen tiroei esker hanka bat moztu behar izan zioten eta bestean zauri latzak izan zituen. Gero, Donostiako ur-andelean lan egin zuen.[4] Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen zituen. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an, ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.

Lanak

Narrazioa

Bertsoa

Erreferentziak

Erreferentziak