Semiotika
Semiotika zeinuen zientzia orokorra da.
Semiologia hitza Ferdinand Saussurek proposatu zuen 1916an. Eta Charles Morris (1839–1914) bere liburua den "Signs, Language, and Behavior", 1946an, New Yorken argitaratuta asmatu zuen "semiotika" hitza.
Hizkuntzalaritzan semantika erabiltzen da kontzeptu antzerakoa izendatzeko.
Semiologia edo semiotikaren zientziak, hortaz, ikur edo zeinuen bizitza gizartean ikertuko ditu.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Semiotikak tradizio handia izan du filosofian. Lehen aldiz John Locke filosofoak erabili zuen hitza, XVII. mendean. Gero Charles Sanders Peircek, Estatu Batuetako logiko eta filosofoak, eta Charles Morris semantikariak landu eta hedatu zuten hitza. Morrisek, zeinuaren teoria orokor baten baitan, hiru alorretan bereizi zuen semiotika: pragmatika, zeinuen erabilera aztertzen duena, semantika, zeinuaren eta esanahiaren arteko harremanak lantzen dituena, eta sintaxia, esanahia alde batera utzita zeinuak berak eta zeinuen arteko harremanak aztertzen dituena.
Logikoek eta batez ere hizkuntzalariek erabili dute sailkapen hori.
Semiotikaren joera nagusiak[aldatu]
Bestalde, semiotikak aztertzen dituen zeinu sistemak direla eta, bi joera nagusi izan dira: komunikazioaren semiotika (Buyssens, Martinet), berez komunikatzeko helburua duten sistemak soilik aztertzen dituena, eta esanahiaren semiotika (Barthes eta sobietarrak), gertaera esanahigarri guztiak aztertzen duena (jantziak, janariak&).
Gaur egungo semiotikak zeinu sistema guztiak ikertzen ditu, bai esanahia eta baita komunikazioa ere kontuan hartuta.
Semiotikalari garrantzitsu batzuk[aldatu]
- Jeanne Martinet. (Clefs pour la sémiologie. 1976)
- Umberto Eco. (Opera aperta. 1962)
- Georges Mounin
- Jacques Derrida
- Claude Lévi-Strauss
- Jean Baudrillard
- Jakob Johann von Uexküll
- Roland Barthes. (Le Degré zero de l'écriture. 1953)
- Joannes Heinrichs
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.