Senakerib

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Senakerib (ezkerrean) bere aita Sargon II.arekin, Dur Sharrukingo behe-erliebe batean (Louvre Museoa)

Senakerib Asiriako erregea izan zen K.a. 705-681 urteetan, Sargon II.aren semea eta ondorengoa (K.a. 681. urtean hila). Arazo handiak izan zituen Siriako buruzagiekin, haiek Egiptoren laguntza baitzuten Asiriari erasotzeko.

689. urtean Babilonia hustu zuen. Elamiten aurka borrokatu zen eta Egipto konkistatu nahi izan zuen baina, Herodotoren arabera, arratoi andana handi batek gerarazi zuen Pelusan. Niniveko hiria berreraiki zuen, eta jauregi berri bat eta harresi sendoak altxatu zituen. Bere semeetako batek hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Senakerib Aldatu lotura Wikidatan