Serge Golovine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serge Golovine

Bizitza
JaiotzaMonako1924ko urriaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoulogne-Billancourt1998ko uztailaren 31 (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Claude Bessy
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Julia Sedova (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta pedagogoa
Lantokia(k)Monte-Carlo
Paris eta Geneva

IBDB: 71212 Edit the value on Wikidata

Serge Golovine (Monako, 1924ko urriaren 30a - Paris, Frantzia, 1998ko uztailaren 31) ballet-dantzaria izan zen. Julia Sedova, Alexandre Volinine, Olga Preobrajenska eta beste zenbaitekin egin zuen dantza haurtzaroan eta gaztaroan. 1941ean Montecarloko Operako Balletean hasi zen eta Parisko Operan 1947an. Cuevasko Markesaren Konpainian aritu zen ondoren, hura hil zen arte (1962). Konpainia horretan egin zen famatua, batez ere Basoko loti ederra dantzatuz, Rudolf Nureievekin. Bere Konpainia sortu ondoren (hilabete batzuk bakarrik iraun zuen), Genevako Antzoki Handiko ballet-irakasle izan zen (1964-1969), eta ondoren bere Eskola propioa eratu zuen Genevan bertan. Parisko Operako Balletean irakatsi zuen 1981etik 1997ra. Antzoki horretantxe dantzatu zuen azkenekoz (1975) bere obra gogokoena: Petrouchka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]