Serpentine lakua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serpentine lakua, mendebaldeko ertzetik ikusia.

Serpentine lakua, Hyde Parken dago, Erresuma Batuko hiriburua den Londresen erdian. 1730ean eratu zen, Karolina Brandeburgo-Ansbachekoa Erreginak, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren emaztea zenak, garai horretan parkean zortzi aintzira txiki eratzen zituen Westbourne ibaian presa bat eraikitzea agindu zuenean. Gaur egun, baina, lakua, Tamesis ibaitik ponpatutako urez hornitzen da, Westbourne ibaiaren kutsadura dela eta, ibai honek, lakura ura ponpatzeari utzi baitzion 1834an.

Lakuak, bere izena, bere forma kurbatuagatik jasotzen du, suge batenaren antzerakoa. Lakuan, fauna basatia dago, horien artean, beltxarga, ahate eta antzarrak. Serpentine Arte Galeria, oso gertu dago, Kensington Lorategietan, eta Diana Spencer printzesaren omenezko iturria ere, gertu dago, Hyde Parken.

Lakuan, aloka daitezkeen arraundun txalupak daude, baita igeri egiteko gune bat ere. Urteberri egunean, lakua izoztua dagoenean, ez ohiko gertakari bat egiten da, non, bainuzale ausartek, izotza apurtu eta ur hotzetan igeri egiten duten.

2002an, zenbait herrialdetako taldeek, "World Rowing Sprints" deritzon arraundun txalupen lehiaketan parte hartu zuten, Serpentine lakuan, gutxi gora-behera 500 metroko distantzia batean. Serpentine lakua, 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetako triatloi probako igeriketa zatia egiteko erabiltzea pentsatzen ari da.