Diana Galeskoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lady Di
Lady Di
Datu pertsonalak
Izen osoa Diana Frances Spencer
Ezizena 'Lady Di, Herriaren printzesa'
Jaio 1961eko uztailaren 1a
Sandringham, Norfolk ( Erresuma Batua)
Hil 1997ko abuztuaren 31
Paris (FrantziaFrantzia)

Diana Frances Spencer, Lady Di, Galesko printzesa (Sandringham, Erresuma Batua, 1961eko uztailaren 1aParis, Frantzia, 1997ko abuztuaren 31) Karlos Galeskoaren lehen emaztea izan zen.

Nazioartean, Lady Di eta Herriaren printzesa deitu izan zaio. Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean, bi seme izan zituen, William eta Harry. Dibortziatu ondoren, Errege-Gorentasuna titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen. 1997ko abuztuaren 31n, hil zen auto istripu batean Parisko d'Alma tunelean, bere bikote berria zen Dodi Al-Fayed egiptoarrarekin batera zihoanean, eta heriotza hark oihartzun itzela izan zuen mundu osoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana 1961eko uztailaren 1ean jaio zen arratsaldeko 06:45ean Sandringham Housen, Norfolk, Ingalaterra.

Bere gurasoak John Spencer, Spencerreko VIII. kondea, eta bere lehen emaztea, Frances Roche, izan ziren eta bikotearen alaba gazteena izan zen, Lady Sarah Spencer (1955) eta Lady Jane Spencerren (1957) ondoren. Gero etorriko ziren John Spencer (1960-1960) eta Charles Spencer (1964).

1969an, gurasoak dibortziatu egin ziren eta Diana eta bere anaia gazteena amarekin geratu ziren bizitzen Knightsbridgen, Londresen. Hantxe hasi zen eskolan, baina urte bereko eguberrietan aitak ez zien amarenera itzultzen utzi eta epaileek hartu zuten haurrak aitarekin uzteko azken erabakia.

1976an, Lord Spencer Dartmoutheko kondesa zen Rainerekin ezkondu zen. Diana eta bere senideak ez ziren sekula amaordearekin batera bizi. Diana bidaiatzen ibili zen eta aitarekin Northamptonshiren bizi bazen ere, Eskozian ere egon ohi zen amarekin.

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dianak Silfield Kings Lynnen ikasi zuen, Norfolken; ondoren Norfolkeko Riddlesworth Hallera joan zen eta Sevenoakseko (Kent) West Heath Girls Schoolera; ikasle txarra kontsideratu zuten haietan.

1977an, Dianak 16 urte zituen eta West Heath utzi eta Institut Alpin Videmanettera joan zen. Garai hartan bildu zen lehen aldiz, bere ahizpa Sarahrekin batera, gero senarra izango zuenarekin.

Badirudi oso gustukoak zituela igeriketa eta urpekaritza eta dantzari izan nahi zuela eta balleteko klaseetara joaten zen.

17 urte zituenean, Diana Londresera joan zen bizitzera eta Kensington eta Chelsea inguruan bizi izan zen 1981 arte.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana eta Karlos Italian egin zituzten oporretan, Sandro Pertinirekin, 1985ean
Diana Spencer John Travoltarekin Etxe Zurian, 1985ean
Diana Spencer Bristolen, 1987an

1981eko uztailaren 29an, Karlos Galeskoarekin ezkondu zen San Paulo katedralean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Karlos Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zuela-eta.

Ezkontzaren ondoren, Lady Diana Galesko printzesa izan zen eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta nortasun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.

1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harremana hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta 1990eko hasieran begi bistan zegoen hori. Prentsak Lady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea pertsona zurrun eta zaharkitua agertzen zen.

Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean, bi seme izan zituen, William eta Harry.

1992an bikotea banandu egin zen eta 1996ko abuztuaren 28an, dibortziatu. Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.

Proiektu ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko bukaeran, Galesko printzesa ezaguna zen HIESak joateko gaixoei laguntzen zielako eta mina antipertsonalen aurka borrokatzen zuelako. Afrikako ume txiroenen ondoan egon zen eta Nelson Mandela, Dalai Lama edo Teresa Kalkutakoa lagun izan zituen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pariseko Alma tunela

1997ko abuztuaren 31n hil zen Parisen, Frantzian, de l'Alma tunelean izandako auto istripu batean. Berarekin batera hil ziren bere bikotekidea zen Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria. Bizirik iraun zuen bakarra Trevor Rees-Jones, Al-Fayeden bizkartzaina izan zen, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra.

Bi urte beranduago, 1999an, epaile frantsesak errudun nagusia Henry Paul gidaria izan zela erabaki zuen. Alkohola eta antidepresiboak kontsumitu ondoren, abiadura handian omen zihoan paparazziei alde egin nahian eta autoaren kontrola galdu omen zuen egoera horretan.

Mohamed Al-Fayed, Dodiren aita eta Ritz Paris Hotelaren jabea, urtetan aritu da konspirazioren baten aztarnak aurkitu nahian, baina ez du sekula frogatzerik lortu.

Hiletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dianaren hiletak, 1997an


Diana Galeskoaren omenezko iturria, Londresko Hyde Park-en eraikia.

Hasiera batean, errege familia estatu trataera ematearen aurka izan zen, baina, herriaren jarrera ikusita, Buckinghamek beste erabakiren bat hartu behar izan zuen. Protokolo zorrotza jarraitzen zuten eta estatu ehorzketa errege familiako pertsonaia gorenek edo gobernariek bakarrik jaso ohi zuten, baina errege etxeko kideentzako ere bazegoen aukeraren bat; hori bai, dibortziatutako printzesarik ez zen kontenplatzen. Errege familiako kide baten hitzetan, Aparteko ehorzketa bat egingo zitzaion aparteko pertsona bati.

Gorpua Paristik Londresera garraiatu zuten irailaren 2an eta milaka hiritar inguratu ziren Buckingham jauregira loreak eta gutunak jartzera. Irailaren 6ra arte lutoa izan zen nazio osoan eta, egun hartan, Erresuma Batua eta Europa gehiengoa gelditu egin zen Karlos Galeskoaren emazte ohia eta William eta Harryren amaren hiletak zuzenean ikus ahal izateko. Bi milioi pertsonek lagundu zioten Londresko kaleetan zehar.

Abadian noblezia, politika eta abarren ordezkari franko izan zen, baina ez zen estatu hileta bat eta ez zen enbaxadore edo kontsulik izan. Jacques Chirac eta bere emaztea bai izan ziren eta Tony Blair hasi berria ere bai. Erregina baten pareko zeremonia egin zioten eta printzesaren laguna zen Elton Johnek Candle in the Wind abestu zion.

Amaieran, Great Bringtoneko Santa Maria kaperara garraiatu zuten, Dianaren haurtzaroko etxebizitzatik 2 km-ra.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Diana Galeskoa