Set (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Set jainkoaren irudikapena

Antzinako Egiptoko mitologian, Set (edo Seth) basamortuko, ekaitzetako eta kanpotarren jainkoa zen. Mitologia berantiarrean, iluntasunaren eta kaosaren jainkoa ere izan zen. Izen grekoa Σήθ da, Sēth. Antzinako Egiptoko hizkuntzan, Suty, Sutej, Setesh edo Seteh.

Egiptoko artean, Set animalia-itxura du. Mutur kurbatua du, belarri errektangularrak eta goranzko isatsa; edo, bestela, giza itxura du baina animalia-burua.

Egiptoko mitologian, Set usurpatzaile gisa deskribatzen da, bere anaia Osiris hil eta mutilatu baitzuen. Osirisen emazteak, Isisek, Osirisen gorpua hartu eta enbaltsamatu egin zuen. Osirisen semeak, Horusek, aitaren hilketa mendekatu nahi zuen, eta Seten kontra borrokatu zen. Osirisen hilketa eta Horusen eta Seten arteko borroka oso gai erabilia da Egiptoko mitologian.

Hondar-ekaitzen sortzailetzat jo zuten, basamortuko jainkoa baitzen, eta, ondorioz, karabanen babesletzat zuten. Basamortuko klima hain gogorra izanda, Set oso jainko ahaltsutzat zuten. Osirisen antitesitzat hartzen da, baina Seten ekintza batzuk haren izaerari eta indarrari egozten zaizkio, eta ez haren berezko gaiztotasunari. Hala, Osiris bekaizkeriaz hil zuen anaia, ondasunen banaketan Seti basamortua egokitu baitzitzaion, eta Osirisi, berriz, Niloren eskualde emankorra.

Hasieran, Eguzkia lapurtu izana eta gaua ekarri izana egozten bazioten ere, II. dinastiaren amaieran faraoiaren babesletzat jo zen.

Haren izena eraman zuten faraoi batzuek, hala nola Seti I.ak (Ramses II.aren aita), Seti II.ak eta Sethnajt-ek.

Enlaces externos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Set (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]