Sex Machineguns
Sex Machineguns | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | speed metal (en) |
Urteak | 1989 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI Music Japan Inc. |
Informazio gehigarria | |
sexmachineguns.com | |
Sex Machineguns (normalean SEX MACHINEGUNS idatzia) Japoniako heavy metal talde bat da, momentura arte abesti guztiak japonieraz abesten dituena. Beraien musika nahiko eklektikoa da, zenbait abestitan speed metalaren ezaugarriak barneratuz, beste batzuetan heavy metal tradizionalaren ukituak dauzkatelarik (adibidez, "Midori no Obachan" abestiak Stryper taldearen "In God We Trust" abestiaren kutsu handia dauka, edo "Ignition" diskoak beste disko batzuk baino soinu errokeroagoa dauka). Bandaren irudia glam rockarena da, aspaldiko Poison edo Mötley Crüe taldeena bezala, orainaldiko suediar Gemini Five taldearena bezala, edo “Shock Rock”a praktikatzen duen Visual Kei taldea bezala, hala ere irudi hau zertxobait leundu dute azken aldian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Sex Machineguns (euskaraz: «Sexu metrailetak») 1996an hasi ziren musika independenteko talde bezala. Beraien izena intentzio osoz Sex Pistolsenaren antzekoa da, eta, taldearen arabera, “pistolsak baino erradikalagoak garela adierazteko”. Azkar lortu zuten zalego oinarri bat, eta emanaldietarako tiketak agortzen zituzten. Kontzertu bira eman, eta Japonia osoan beraien populartasuna hedatu zen. Beraien lehen kontzertu bideo eta Cda grabatzera etxera bueltatu zirenean 1997ko udaberrian, hain zen handia beraien jarraitzaile kopurua ezen bideoaren lehen edizioa berehala agortu zen Japonia osoan, Okinawatik Hokkaidora.
1998an, Sex Machinegunsekoek beraien debut komertziala egin zuten, Toshiba-EMI Recordsen lehen singlearen jaulkipenarekin. Berehala agortu zen Japonia osoan, eta debut bira batean irtetea erabaki zuten (sarrerak edonon agortu zirelarik). Aldizkariak haiei buruzko artikuluak egiten hasi ziren, beraien populartasuna suziriak bezala igoz. Irailean haien lehen albuma jaulki zen, beste hit bat izan zena. Bira asko eman zituzten, denak arrakastaz, eta Japonia osoko zerrendetan gailurrera iritsiz. 1998 urtea amaitu zenerako Sex Machinegunsekoek zerrendetan gailurrean kokatuak zeuden, eta 62 kontzertu eman zituzten (denak sarrerak agortuz).
Taldearen frontmanak 2006ko martxoaren 20an taldeak “aktibitatearen etenunea” hartuko zuela adierazi zuen. Orduko taldekide guztiak Anchang ezik taldea utzia zuten, proiektu paralelo bat sortuz, Elleguns izenarekin, 6 pista instrumentaleko lana atera zuena. 2006ko abenduan Circuit. V.Pantherrek, Samurai. W.Kenjilawek, eta Speed Star Sypan Joek “Cycle” izeneko talde berri bat sortu dute. 2007an Anchangek Sex Machinegun eraberritu zuen, Ryotatsu Kuwae gitarretan eta Ken´ichi Imai baterian sartu zirelarik, eta urte horretan interneten bidez soilik deskargatzeko hiru single jaulki zituzten.
Oraingo taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anchang (Koji Ando) - Bokalista nagusia, gitarra (1998 – orain arte)
- Ryotatsu (Ryotatsu Kuwae) - gitarra (2007 urria – orain arte)
- Ken'ichi (Kenichi Imai) - bateria (2007 urria – orain arte)
Kide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sussy – gitarra nagusi eta erritmikoa (1996 - 2001)
- Noisy - baxua, koroetako abeslaria (1996 - 2003)
- Clutch. J.Himawari - bateria (1999 - 2003)
- Circuit. V.Panther (Yoshikazu Yahiro) – gitarra nagusi eta erritmikoa, koroetako abeslaria (2001 - 2006/9/7)
- Samurai. W.Kenjilaw (Kenjirou Murai) - baxua, koroetako abeslaria (2004 - 2006/9/7)
- Speed Star Sypan Joe (Koji Ueno) - bateria (1997 - 1999, 2004 - 2006/9/7)
Kide laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cyzer.A.Hamberg - gitarra sintetizatzailea (2001 apirila- 2001 abuztua)
- Crazy Horse Kameen – gitarra sintetizatzailea (2001 apirila – 2003 abuztua)
- Shingo☆ - baxua (2007 urria – orain arte)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Sex Machinegun | 1998, urriak 16 |
Made in Japan | 1999, azaroak 26 |
Barbe-Q★Michael | 2001, martxoak 7 |
Burning Hammer (zuzeneko albuma) | 2001, urriak 31 |
Ignition | 2002, urriak 9 |
Machineguns Get-Together ("onenen" konpilazioa) | 2003, ekainak 4 |
To the future tracks ~Gathering for Unreleased Songs~ | 2003, abuztuak 6 |
Live! Final Attack at Budokan (zuzeneko album bikoitza) | 2003, irailak 26 |
Heavy Metal Thunder | 2005, martxoak 2 |
Made in USA | 2006, otsailak 8 |
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Hanabi-la daikaiten | 1998, apirilak 22 2001, maiatzak 23 (berredizioa) |
BURN -burn your fire of love- | 1998, irailak 18 2001, maiatzak 23 (berredizioa) |
Tekken II | 1999, otsailak 3 2001, maiatzak 23 (berredizioa) |
Mikan no uta (Laranjaren abestia) | 1999, apirilak 21 2001, maiatzak 23 (berredizioa) |
ONIGUNSOW (Bihotz gogorreko sarjentua) | 1999, urriak 20 2003, irailak 26 (berredizioa) |
Aikoso subete (Maitasuna nire bizitza osoa da) | 2000, maiatzak 24 2003, irailak 26 (berredizioa) |
S.H.R ~ SEXY HERO REVOLUTION | 2001, urtarrilak 24 |
Tairyô (Arrantza ona izan!) | 2001, abuztuak 29 |
Sokoni anataga... (Hor zaude zu...) | 2002, urtarrilak 23 |
Bousou ROCK (Reckless Rider - “Gidari nekagaitza”) | 2002, maiatzak 16 |
Yonaoshi GOOD VIBRATION (Gizarte erreforma, Bibrazio ona) | 2002, abuztuak 7 |
Demae-do icchokusen (Lerro zuzeneko janari banaketa) | 2004, azaroak 10 |
Suspense Gekijou (Suspense antzerkia) | 2005, otsailak 9 |
Aijin 28 | 2005, abuztuak 3 |
Haihin Kaishuu (Zaborra biltzen) (Deskargatzeko soilik) | 2007, abuztuak 22 |
Doku MAMUSHI (Suge pozoitsua) (Deskargatzeko soilik) | 2007, irailak 26 |
JACKY (Deskargatzeko soilik) | 2007, urriak 31 |
Beste Batzu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Jaulkipen data |
---|---|
Hellthy Set M
|
1999, apirilak 21 |
Route320
|
2002, ekainak 1 |
Love for Nana ~Only 1 Tribute~
|
2005, martxoak 16 |
Music from and Inspired by the Game Heavy Metal Thunder -The Recordings-
|
2005, irailak 7 |
Bakarreko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kidea | Titulua | Jaulkipen data |
---|---|---|
Anchang | Open Your Head! Tear!
|
2003, abenduak 2 |
Anchang | the maintenance
|
2004, urtarrilak 28 |
Anchang | Memphis
|
2007, otsailak 21 |
Circuit.V.Panther | Sexy Finger
|
2003, irailak 26 |
Circuit.V.Panther | Sexy Finger II
|
2004, irailak 15 |
Elleguns | Keepout
|
2005, urriak 12 |
Bideografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sex Machinegunsen bideoek honako izendaketa daukate.
- Video Sex = Taldearen bideo musikalik berrienen konpilazioa
- SM Show = Kontzertuetako bideo zatietako konpilazioa (“SM Show 2”-ak adibidez, 90min.tako kontzertu oso bat dauka, beste 20min.tako batek jarraituta, gero zenbait beste bideoklip, eta ondoren beste 90min.tako kontzertua)
Titulua | Jaulkipen data | Formatua |
---|---|---|
Emergency! Nozarashi! | 2000, irailak 27 | Bideo |
SM Show | 2000, urriak 16 | DVD eta Bideo |
Video Sex | 2000, ekainak 7 | Bideo |
Video Sex | 2002, otsailak 20 | DVD |
SM Show 2 | 2002, otsailak 20 | DVD eta Bideo |
Video Sex 2 | 2002, abenduak 4 | DVD eta Bideo |
SM Show 3 | 2003, otsailak 19 | DVD eta Bideo |
SM Show Finale | 2003, urriak 22 | DVD |
Metal Box | 2003, abenduak 10 | DVD |
Made In USA | 2006, urtarrilak 25 | Single DVD |
Living In America | 2006, martxoak 8 | DVD Dokumentala |
a day in the Live ~ Sex Machineguns Live In USA~ | 2006, ekainak 28 | Zuzeneko DVD |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [ (Japonieraz)(Ingelesez) https://web.archive.org/web/20210210235136/http://www.sexmachineguns.com/ Web orri Ofiziala]
- [ (Japonieraz) http://blog.goo.ne.jp/sm-hmt/ Heavy Metal Thunder Blog Ofiziala]
- [ (Japonieraz) http://blog.goo.ne.jp/sm-hmt/c/14d10ad33e7624ae715be16448b3b139 Azkenengo zuzeneko bideoak (2005tik orainaldirarteko 30 bideoklip)]
- [ (Japonieraz) https://web.archive.org/web/20081013060833/http://www.toshiba-emi.co.jp/domestic/artists/sex/index_j.htm Toshiba-EMIren orria]
- [ (Japonieraz) https://web.archive.org/web/20060827070116/http://www.toshiba-emi.co.jp/vmc/artist/sex.htm Virgin Music konpainairen orria]
- [ (Japonieraz) https://web.archive.org/web/20080218202911/http://viva-machineguns.oops.jp/ Viva Machineguns Zaleen Orria]
- [ (Japonieraz) http://amg-net.com/j-p-k/[Betiko hautsitako esteka] Cycleen Orri Ofiziala]
- [ (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20080309134105/http://www.lyricstime.com/sex-machineguns-lyrics.html Sex machineguns taldearen zenbait abestiren letrak]
- [ (Japonieraz)(Ingelesez) http://www.geocities.jp/dufu1213/coolcat/bilingual.html Sex Machineguns taldearen zenbait abestiren letrak eta ingelesera egindako itzulpena (orria gehienbat japonieraz, zenbair menu ingelesez daudelarik)]