Shao Yong
Wikipedia(e)tik
Shao Yong (txineraz 邵雍, pinyinez Shào Yōng, Wade–Giles Shao Yung) (Anyang, Txina, 1011 - Honan, Txina, 1077) txinatar filosofo eta matematikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Neokonfuzianismoaren eskola idealistaren aitzindaria izan zen eta eragin handia izan zuen Txu Hsi filosofoarengan. Matematika-alorrean, bereziki landu eta aurreratu zuen aritmetika sistema bitarra eta haren matematika teoriek eragin berezia izan zuten Leibniz europar filosofo eta matematikariarengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.