Shigeru Yoshida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shigeru Yoshida
Shigeru Yoshida

Shigeru Yoshida, japonieraz 吉田 茂, Yoshida Shigeru (Yokosuka, Kanagawa, Japonia, 1878ko irailaren 22a - Tokio, Japonia, 1967ko urriaren 20a) japoniar politikaria izan zen.

Biografia

Ingalaterran eta Italian enbaxadore eta Japoniako Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Atxilo hartu zuten, Bigarren Mundu Gerran Japoniaren errendizioa bultzatu zuelako. Aske utzi zutenean, Alderdi Liberaleko lehendakari izan zen, eta, gero, gobernuburu (1946-1954). Bigarren Mundu Gerraren amaiera-ituna eta Estatu Batuekiko bake-hitzarmena sinatu zituen. 1954an, alderdiko lehendakaritza galdu zuen, eta politika utzi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shigeru Yoshida Aldatu lotura Wikidatan