Simon Newcomb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Simon Newcomb.

Simon Newcomb (Wallace, Kanada, 1835eko martxoaren 12a - Washington, DC, 1909ko uztailaren 11) kanadar-estatubatuar astronomo bat izan zen. Estatistikan eta ekonomian ere ekarpenak egin zituen. Zientzia fikziozko liburu baten egile ere bada.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txiki bateko maisuaren seme izan zen eta etxeko hezkuntza jaso zuen gehien bat. Txikitatik kalkuluetarako trebezia aparta erakutsi zuen. Bera ere maisutzarako prestatu zen baina 1857 urtean kalkulugile moduan hasi zen erakunde astronomiko batean. Gerora, Harvard Unibertsitatean ikasketak egin eta matematika-irakasle izan zen Naval Observatory delakoan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behaketa astronomiko ugariren egilea izan zen. Jardun horretan, probabilitatearen aplikazioak egin eta banaketa logaritmikoa aurkitu zuen. Halaber, muturreko datu edo outlier direlakoen problematikari buruz ere ikerketak egin zituen eta muturreko datuak baztertu baino, datu hauei pisu edo haztapen txikiagoa eman behar zitzaiela proposatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simon Newcomb Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.