Simon eta Simon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Simon eta Simon
Formatua Telesaila
Iraupena 45-48 minutu
Egilea Philip DeGuere
Protagonistak Gerald McRaney
Jameson Parker
Mary Carver
Eddie Barth
Jeannie Wilson
Tim Reid
Joan McMurtrey
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea CBS
Emisioa 1981eko azaroaren 24a
1989ko urtarrilaren 21a
Atalak 157
(8 denboraldi)

Simon eta Simon (ingelesez Simon & Simon) 1980ko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 1981eko azaroaren 24a eta 1989ko urtarrilaren 21 bitartean CBS telebista katean aireratu zen. Bertan antzezle nagusiak Gerald McRaney eta Jameson Parker aktoreak izan ziren.

Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean eta 1990eko hamarkadako hasieran ETB1 katean euskaraz aireratu zen.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila aurkako izaera duten bi anaietan oinarritzen da: Rick Simon (Gerald McRaney) eta A.J. Simon (Jameson Parker). Rick Vietnamgo gerrako beteranoa da, hortaz kaleko giroaz eta bizitzan bere anaiak baino eskarmentu handiagoa du, aldiz A.J izaera intelektualagoa du. Rickek bere anairentzat maila baxuagoa dutela uste duen gauzak gustukoak ditu: adibidez, bere kamioneta sendoa, aldiz A.J. diseinu zalea da, ondorioz 1957ko Chevrolet Bel Air kirol autoaren jabea da, beranduago Chevrolet Camaro Z28 kirol auto bat izango duelarik. Rick izpiritu askeko gizona denez itsasontzi batean bizi da, justizia bere eskuz hartzearen aldekoa delarik, aldiz A.J.-ri gizartearen arauen barnean jokatu eta bizitzea gustukoa du. Biak elkartu eta detektibe agentzia bat sortuko dute.

1982an telesailaren ekoizpena eten egin zen, ekoizleek Magnum P.I. telesaila ospetsua sortzeko ideia baizuten. Halere, Simon eta Simon telesailak audientzia aldetik izandako arrakastaren ondorioz telesaila berrekitea erabaki zuten, maiz bi telesailen arteko argumentoa eta pertsonaien arteko gurutzaketak ere emititu zirelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]