Sintra-Cascais Parke Naturala
Sintra-Cascaes Parke Naturala | |
---|---|
Parque Natural de Sintra-Cascais | |
Guinchoko hondartza | |
Kokalekua | Portugal |
Azalera | 69871,3 ha. |
Sorrera | 1981 |
Arduraduna | Portugalgo Gobernua |
Sintra-Cascaes Parke Naturala Portugalgo naturagune babestua da. Sintra aldean dago, Guinchoko hondartzan eta Rocako lurmuturrean. Bi alde desberdinak bereizi dira: nekazaritza-lurrak, non ardoa eta frutak ekoizten diren, eta itsasertzeko aldea (hondartzak, dunak eta itsaslabarrak.
Balioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inguru honean baso primario bat ikus daiteke; bertan ohiko zuhaitz espeziak daude, gehienak Quercus familiakoak: haritza, astigarra, ametza... Dena dela, kanpoko espezieak ere sartu dira: eukaliptoa, sahatsa, itsas pinua, akazia...
Faunaren ikuspuntutik, espezie garrantzitsuenak hegaztiak dira: belatz handia, hontza, belatza, aztore-arranoa. Itsas hegaztien presentzia ere garrantzitsua da.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Boca do Inferno.
-
Basoa.
-
Encantos aintzira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Portugesez):Raso lurmuturra.