Hontz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Hontza
Hontz handia (Bubo Bubo)
Hontz handia (Bubo Bubo)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Strigiformes

Hontza gau hegazti harrapari batzuen izena da, Strigiformes hegaztien ordena osatzen zutenak[1]. Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehien bat, nahiz eta zenbait espezie arrainak ere jan. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.

Mozoloak Strigiformes ordenakoak ere badira eta hontzen antza handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]

Eduki-taula

Espezieak [aldatu]

Espezie batzuk:

Sinbolismoa [aldatu]

Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontzak. Hontz edo mozolo terminoak, pertsonei aplikatuak, inozo adieraren sinonimoak izan daitezke.

Greziar mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.

Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Calaprice, Alice & Heinrich, Bernd (1990): "Owl in the House: A Naturalist's Diary". Joy Street Books, Boston. ISBN 0-316-35456-2
  2. Eibarko Hiztegia.
  3. Virgilio: Eneida online latinez
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Hontz
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hontz