Sirenidae
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
Sirenidae Caudata ordenako anfibioen familia bat da.
Aingira baten antz handiagoa dute anfibio batena baino. Gorputza oso mehea, biribila eta luzea dute, eta isatsa, berriz, lanproiaren antzekoa. Oso hanka txikiak dituzte, bi bakarrik, eta haiek bularraldean. Begiak ere txikiak eta betazalik gabeak dituzte. Orrazi-itxurako zakatzak dituzte, mamitsuak eta gingil mehez hornituak; zakatz-zuloetatik kanpora edukitzen dituzte.
Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikoko iparraldean bizi dira, uretan edo lohi artean.
Lau espezie hartzen ditu sirenidoen familiak, bi generotan banatuak (Siren eta Pseudobranchus); espezierik ezagunena lohietako aingira da (Siren lacertina).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.