Sistema eragile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sistema eragileak, non kokatzen diren erabile eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen dituena.

Beharrezkoa da erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har.

Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, ordenagailutan, ...

Eskainitako zerbitzuak

Prozesu kudeaketa

Ordenagailuan exekuzioan dauden programa guztiek prozesuak dira, Von Neumann arkitektura erabiltzen den heinean, prozesu bakarra baizik ezin da exekutatu PUZ bakoitzean. Lehenengo sistema eragile azpigaratuek (hala nola MS-DOS) ez zioten ordenagailuaren arkitekturak ezartzen zuen muga horri aurre egiten (etete kudeaketa izan ezik), eta ondorioz bakarrik programa bat erabili zitekeen. Beste sistema garatuago batzuek (Mainframeak 60-ko hamarkadan) prozesu anitz erabili zezaketen.

Sistema eragile modernoek, prozesu anitz kudeatu ditzakete, ordenagailuak PUZ bakarra izan arren, horretarako sistema eragileak zenbait eginbehar gauzatu behar ditu:

  • Prozesuak sortu eta ezeztu.
  • Prozesuak gelditu eta berrabiatu.
  • Prozesuen arteko komunikazio mekanismoak eskaini.

Sistema eragileek, programa asko aldi berean exekutatzen direla emateko, prozesu bakoitza oso denbora laburrean exekutatzen da PUZan, beste prozesu batentzako lekua utziz. Horrela, aldi berean prozesu bakarra exekutatzen den arren, guztiak exekutatzen direla ematen du.

Zenbait sistematan (Adibidez Windows sistemetan) System Idle Process dago, zein exekutatzen da beste prozesurik PUZik ez badu eskatu.

Memoria kudeaketa

Memoria kudeaketaren eskema: Ikusi daiteke, memoria virtual guztia ez dagoela memoria fisikoan.

Memoria fisikoa, memoria birtualean itzultzeak (horrietan, eta segmentoetan), sistema eragilearen kernelak, programentzako memoria kudeatzearazten du. Horrela, memoria berbera aldi berean erabili dezake programa anitzetarako, eta memoria fisikoa baino gehiago erabiltzen dituzten programak parean exekutatu daitezke.

Programa batek, bere memoria birtualaren helbide eskuraezin batera (momentu horretan memoria fisikoan mapeatuta ez dagonea) eskatzen badu, Interrupzio bat egozten da, eta eskatutako memoria eskuragarri uzten duen programa exekutatzen da. Egoera hori, Unix sistemetan, orri falta (Page Fault) izenez ezagutzen da.


Fitxategi sistemak

Sakontzeko, irakurri: «fitxategi sistema»

Fitxategi sistemak, ordenagailuen memoria fisikoaren zenbait ezaugarriengatik beharrezkoak dira:

  • Memoria fisikoa ez da iraunkorra, eta sistema itzaltzen denean, gordetako informazio guztia galtzen da.
  • Memoria, oso osagai garestia denez, tamaina txikia daukate behar de data guztiak gordetzeko, eta horretarako, beste dispositibo zabal eta motelagoetan idatzi behar dira.

Ordenagailuak, informazioa diskoetan gordetzeko fitxategi erabiltzen ditu. Fitxategi hauek, diskoetan idazten diren era, fitxategi sistema bezala ezagutzen da. Gordetzeaz gain, izena, propietateak, direktorio hierarkia, baimenak... kudeatzen ditu, informazioa era erabilgarriagoan eskeiniz.

Lehendabiziko fitxategi sistemak, disko mota bakarrera mugatuta ziren, eta fitxategien izenak, direktorioen hierarkiaren sakontasunak eta beste zenbait ezaugarri oso mugatuta zeuden. Gaur egun, sistema eragile modernoek VFS - (Virtual file System) erabiltzen dute, diska mota anitz kudeatzeko fitxategi sistema berberatekin.

Fitxategi sistemek, aplikazioetara, diskoetan nola almazenaturik dauden data (bai nola almazenatuta edo non) eskurapen independientea eskaintzen dio. Horrela, aplikazioek, ez dute jakin behar instalatuta egongo diren sistemetan ze diska mota dauden.

Hala eta guztiz ere, sistema fitxategien artean, zenbait ezberdintasun aurki ditzakegu, hala nola, letra xehe eta larrien arteko diferentziak izenetan (Adibidez, NTFS/FAT32 sistemetan ez dira letra xehe eta haundiak ezberdintzen fitxategien izenetan eta ext3/ext4 edo reiserFS ordea, bai), edo fitxategien zenbait atributoetan.

Ikus, gainera:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sistema eragile Aldatu lotura Wikidatan



Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.