Sistema linfatiko
Wikipedia(e)tik
Sistema linfatikoa ornodunetan linfa garraiatzen duen hodiz osatutako sarea da. Sistema hau hodi linfatiko eta gongoil linfatikoek osatzen dute eta gorputzeko zelula eta ehun guztietan aurkitzen da, normalean kapilarrei asoziatuta.
Bere funtzioak hiru dira:
- Interstizioan metatutako uraren drenaia zirkulazio-aparatura itzularaziz.
- Endotelioa zeharkatu eta odol zirkulaziotik irtetea lortu duten odol proteinak berreskuratu.
- Immunitatea.
Sistema linfatikoa egitura itxia da, odol zirkulazioan hasi eta amaitzen dena.
Honekin erlazionatuta linfedema dago, linfaren metaketak eragindako hantura. Sistema linfatikoa kaltetuta dagoenean agertzen da eta normalean metaketa hau gorputz-adarretan gertatzen den arren, aurpegi, lepo eta abdomenean ere eman daiteke.
| Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |