Bare (organoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barearen kokapena eta barneko detailea.

Barea ornodun animalia guztiek daukaten organoa da, gizakiengan abdomenaren ezker eta goiko aldean kokatuta dagoena. Zehazki, 9. eta 12. saihetsen artean eta hauen azpian dago, eta 11 zentimetroko luzera, 7cm inguruko zabalera, 3-4 cm-tako lodiera eta 150 gramoko pisua ditu. Kolore gorri urdinxka du eta itxura biribildua.

Fisiologikoki, bi funtzio nagusi ditu. Batetik, eritrozitoen erregulazioa: globulu gorri zaharren suntsipenaz arduratzen dira eta bere barnean odol-biltegia dauka horretarako. Bestetik, immunitate-sistemaren zati garrantzitsua osatzen du, eta bere gabeziak babesgabe utz gaitzake infekzio zehatz batzuen aurrean.

Ehun konjuntibozko gune bat du bareak; gune horren bi irtenune barearen barrunbera sartzen dira eta bitan banatzen dute mamia: mami zuria barnealdean, eta mami gorria aurrekoaren inguruan. Organismoaren babeserako garrantzi handiko organoa da barea. Gauza frogatua da umekiarengan, laugarren hilabetetik zazpigarrenera bitartean, odolaren morfologia gai guztiak sortzen laguntzen duela. Jaioz geroztik linfozitoak eta agian monozitoak besterik ez ditu neurtzen. Baina gaixoaldietan gerta daiteke bareak berriro odolgintza eginkizuna hartzea. Zelula fagozitatzaileen bidez hainbat mikroorganismo deuseztatzeko eta antigorputzak sortzeko gaitasuna du. Odolaren zelulak kontrolatzen ditu, globulu zuriak sortzen eta gastatutako globulu gorriak deuseztatzen baititu. Odolaren biltegia ere bada barea; odol asko biltzen duen zain sarea du, hala behar denean, ariketa fisikoak egiten direnean adibidez. Kasu horietan, bareak min ematen du. Gorputzaren zenbait eritasunen ondorioz barearen hantura izaten da eta barean bertan ere sor daitezke gorabeherak; behar den tokian ez badago, barea kutsatzen denean, etab.

Etimologikoki, ordain greziar klasikoa σπλήν (alfabeto grekoan) da, "spleni" alegia, eta latinez ordea "lien". Hala ere, gaur egungo izenak hitz horietatik hizkuntza erromantzeetan aldentzen dira, hala nola "bazo" gaztelaniaz eta "baço" portugesaz eta "rate" frantsesez. Eredu klasikoetatik etorriak, bestela, ingelesezko "spleen", eta esperantozko "lieno" ditugu.

Bareko mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterka egitean, ager daitekeen alboko minari bareko mina (edo barea soilik) deritzo.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bare (organoa) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]