Timo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Timoaren kokapena eta barneko detailea.

Timoa gizakien anatomian dagoen organoa da, toraxaren goiko aurrealdean kokatuta dagoena. Zehazki, biriken artean eta bihotzaren gainean dago, eta gehienez 5 zentimetroko luzera eta 20-40 gramoko pisua ditu. Garapen handiena haurtzaro eta gaztaroa artean dauka, hortik aurrera fisikoki murrizten hasten delarik.

Fisiologikoki, funtzio nagusia immunitate-sistemarekin lotuta dago, linfozitoak organo honetan heldutasunera iristen baitira.

Egitura anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat lobuluk osatzen dute organoa, eta lobulu bakoitzak nodulu edo folikuloak ditu. Nodulua bi zati nagusitan banatzen da, azala eta mamia, eta arteria, zain eta nerbio ugari lotzen ditu kanpoaldearekin.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi tumore mota nagusi ikus ditzakegu timoarekin lotuta: Alde batetik timomak, miastenia gravis gaixotasuna dutenen %10-15a sortzen dutenak, eta linfomak bestetik.