Solon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solonen bustoa, Napoliko Museo Nazionalean

Solon[1] (antzinako grezieraz: Σόλων; Atenas, k. a. 640 inguru - Zipre? k. a. 558 inguru) Greziako legegilea eta olerkaria izan zen. Familia aristokratiko pobre batean sortua zen, baina merkataritzaren bidez aberastu zen. K.a. 594an arkonte hautatu zuten, aginpide politikoa eta lurrak bere esku zituen aristokraziaren eta lurrez gabeturiko jabe txikien arteko krisi soziala lehertzear zegoela. Ahalmen bikainez hornitua, gerra zibilaren mehatxuak Greziatik aldenarazi zuen, eta nekazaritza-, lege- eta konstituzio-erreformak ezarri zituen: lurren gaineko hipoteken ezeztatzea, zorrengatiko esklabotasuna legez kontrakotzat jotzea, amnistia politikoa, ondorengotzaren legea, etab. Modu horretara, Solonek Atenasko oinarri konstituzionala ezarri zuen, eta geroko aldaketa demokratikoei irekia zen politika-irizpidea finkatu zuen. Solonen olerkigintza Atenasko lehen literatura-dokumentua da, zatiak besterik gorde ez badira ere. Gogapen moralak, bere garaiko politikaren gaineko iritziak eta bere bizitza publikoaren apologia dira olerki horien gaiak. Antzinateko tradizioan, zazpi jakintsuetariko bat zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Solon Aldatu lotura Wikidatan