Somaliako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Somaliako mapa Sateliteko irudien batuketaz sortua

Somalia Afrikako ekialdean kokatuta dago, Ekuatorearen iparraldean. Ekialdean Indiako ozeanoa dago eta iparraldean Adengo Golkoa. Etiopia eta Djiboutirekin bateran Afrikako Adarra deitzen den eskualdea osatzen du. Italia eta Erresuma Batuak historikoki kolonizatutako bi Somalilandiak batzen ditu herrialdeak.

3.025 kilometroko kosta du eta beraz Afrika osoan kosta gehien duen herrialdea da. 637.657 km2 ditu, munduko 42. handiena.

Herrialdearen iparraldea menditsua da, eta 900 eta 2.100 metroko altuerak izan ohi ditu alde horretan. Erdialdea eta hegoaldea, aldez, lauak dira, 180 metroko bataz besteko altuera duelarik. Juba ibaia eta Xebeli ibaiak, biak Etiopian jaiotzen direnak, Somaliako hegoaldean kokatzen dira. Xebeli bakarrik euri asko egiten duenean heltzen da Indiako ozeanora.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalera
Osoa 637.657 km²
Lurra 627.337 km²
Ura 10.320 km²
Mugak
Guztira 2.366 km
Djibouti 58 km
Etiopia 1.626 km
Kenia 682 km
Kostaldea 3.025 km
Klima
Batez ere desertua.
Abendutik otsailera tenperatura epelak iparraldean eta beroak hegoladean.
Maiatzatik Urrira oso beroa iparraldean eta beroa hegoaldean.
Euri gutxi eta hezetasuna bi urtaroen artean.
Topografia
Punturik baxuena 0 m
Punturik altuena 2.416 m (Shimbiris)
Lurraren erabilera
Goldeatu daitekeen lurra %2
Ustiapen jarraia %0
Landak %69
Basoak %26
Bestelakoak %3
Ureztatutako lurra 1.800 km2
Errekurtso naturalak
Uranioa, burdina, aluminioa, igeltsoa, bauxita, kuprea eta gatza


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]